Turroi Eguna 2026

Abenduak 13
Berganzo ,uraren ibilbidea,Inglares erreka.Araba

 

Bazkaria Bastidan, Petralanda jatetxean.(40 plaza erreserbatuta)

Prezioa: Bazkideak, 40€; ez bazkideak, 45€.
Izen-emateak: Azaroak 26(bazkideak bakarrik), abenduak 1 eta 4.
Irteera: 08:00, Olleria kaleko autobus-geltokia.

 Uraren ibilbidea,Berganzo Zirkularra

Ibilbide erraza da, publiko guztientzako egokia, eta oso polita, Arabako ur-jauzi handienetako bat bisitatzen duena,Herrerias izenekoa, Inglares ibaiarena. Joaneko ibilbidea ibaiarekin batera doa, putzu eta ur-jauzi batzuetatik igaroz, ur-jauzira iritsi arte. Itzulerako bidea altuera jakin bateko ubide batekin egiten da, eta, beraz, ibarraren eta Berganzo herriaren ikuspegi oso onak eskaintzen ditu.

Ibilbidea  ondo markatuta dago,marka zuriurdinekin. Parkinetik abiatuta, herria zeharkatu eta ibaiertzetik doan bidexka hartu behar da. Bidexka hori hurritz, haritz, astigar, pago, makal, hegal, elorri eta ipuru ugariz osatutako landaredi trinko baten azpian doa. Ibilbidean zehar, ur-putzuen eta ur-jauzi txikien inguruko bidexka batzuk daude.

Puntu batean errepide bat zeharkatu behar da, eta berehala Herrerias ur-jauzia dago, ura harkaitzaren paretetatik erortzen den zorrotada handi bat.Ur-jauziaren ezkerraldetik igo behar da, bidexka txiki batetik, ubide batera iritsi arte. Itzulera gure eskuinetara egiten dugu, haranaren gainetik altuera ertainera doan zentral hidroelektrikoaren kanaletik.Tarte honek oso ikuspegi onak eskaintzen dizkigu inguruko mendietatik, Berganzo, Ocio eta Lanoseko Gaztelua herrietatik.

Scroll to Top