Agiñaga. Arroila-jaitsiera. (G)

Azaroak 6

  • Adina: 12-17 urte bitartekoentzat
  • Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)
  • Izen-ematea: Urriak 27, 19:00etatik 19:30etara. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
  • Oharra: Egun horretan apuntatzen den gaztearen pisua eta altuera adierazi beharko da.
  • Irteera: Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 8:30ean
  • Eraman beharrekoa:
    • Bainujantzia
    • Kamiseta termikoa
    • Toalla
    • Janaria
    • Zapatilak edo busti daitezkeen mendiko botak. Zola (suela) ona behar da.
  • Prezioa: 20€ bazkideak, 60€ bazkideak ez direnak.

Agiñaga barrankoa bajatzeko Araia aldera joango gara, Ungino mendiaren magaletara hain zuzen ere. Ordu beteko hurbilketa egin eta gero errekara bajatuko gara arroilari ekiteko.

Arroilak, berez, 5-6 rapel ditu eta bukatzeko 25 metrotako badina handi bat. Batzuen ustez, azken ur-jauzi hau Arabako politena da.