Lunada (Gazteak)

Urriak 9

Lunada (Peña Lusa). Mendi-ibilaldia.

  • Adina: 12-17 urte bitartekoentzat
  • Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)
  • Izen-ematea: Urriak 4, 19:00etatik 19:30etara. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
  • Irteera: Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 8:30ean
  • Eraman beharrekoa: Mendira egunpasa eraman ohi duguna: jatekoa, ura, jaka…
  • Prezioa: 10€ bazkideak, 25€ bazkideak ez direnak

Durangotik autobusez Lunadako (Burgos) mendietara abiatuko gara.

Igoera oso polita eta zailtasun ertainekoa aurkituko dugu bertan, 10 kilometro inguruko ibilbide borobila osatuz eta, tartean, tontorreraino garamatzana.

Peña Lusako profil malkartsua glaziarren higadurak zizelkatu zuen denbora luzez. Gaur egun, ordea, pagadiak dira nagusi paraje horretan..

Pista, bidezidorrak eta pintura zuri-gorriz egindako markak izango dira mendigune horretan ez galtzeko erreferentziak.

Tarte batzuetan, eskuen laguntza beharko dugu, haitza gailurrerantz inguratzen duen balkoi natural batetik ibiliko baikara.

Ibilaldi eder honen gehigarri gisa, belar-kanal ikusgarri batetik pasatuko gara.

Argazkia: Jacinta Lluch Valero (CC BY-SA 2.0)