“Gau baltza”. Urkiolan. (Gazteak)

Urriak 28-29

Adina: 12-17 urte bitartekoentzat

Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)

Izen-ematea: Urriak 10, 19:00etatik 19:30era edo formulario honen bitartez:

https://labur.eus/gau-baltza

Dena dela ordainketa egitera presentzialki joan behar da.

Irteera: Magdalenako bus geltokian, urriaren 28an arratsaldeko 16:15ean, Gasteizera doan autobusa hartzeko.

Eraman beharrekoa:

  • Lo zakua
  • Aldatzeko erropak
  • Zapatuko afaria (txingarretan egiteko zeozer)
  • Domekako gosaria eta bazkaria
  • Frontala edo linterna

Prezioa: 

  • 25€ bazkideak
  • 50€ bazkideak ez direnak

Mendian segurtasunez mugitzeko oinarrizko elementuak ezagutuz, oraingoan, jolasaren ideia hori naturara eramango da. Urkiolan Scape Room bat egingo dugu basoan, ikasteko eta ondo pasatzeko aire zabaleko jolas bat, alegia.

Edukiak: Adimena, misterioa eta orientazioa, igarkizunak, asmakizunak, pistak eta biodibertsitatearekin eta kulturarekin lotutako jolasen artean, azken helburua lortu beharko duzue. Hau dana Urkiolako aterpean eta inguruko eremuetan egingo dugu.

Ez ahaztu mozorroa ekartzea!