Asteasu – Zaingo Ordeka – Gazume – Mendibeltz – Zelatun – Bidania.

Otsailak 5

Prezioak: bazkideak 10 € (autobusean 15 €), ez bazkideak 15 €.
Precios: socios 10 € (en el bus 15 €), no socios 15 €.

Txartelak: 26tik aurrera.
Billetes: a partir del 26.

Irteera: Landakon, 08:00 etan.
Salida: Landako a las 08:00.

Abiapuntua:
Asteasu herria (142 m)-Zaingo Ordeka (652 m) (trikuharria eta bidegurutzea)-Gazumeko tontorra (1000 m), ikuspegi ederra bertatik, Hernio aurrez aurre; gero Mendibeltzeko tontorra (963 m), Mendibeltz inguratu eta Zelatun (860 m), mendilepoa eta benta, zerbait jateko toki ona.

Nahi duenak badu Erniora (1200 m) igotzea eta, Zelatunera itzuli gabe, goiko aldetik ekitea Bidania (510 m)herrirako bideari.

Herniora igotzen ez direnek, Zelatunen bertan dute bidegurutzea Bidania herrira Hernioko magaletikjotzeko. Errexil herria azpian ikusiko dute eskumatara, beherago.

Asteasuko Plazan marka zuri horiak daude eta gero bide osoan, nahiz eta bizpahiru lekutan kontuz ibili behar den.

Ibilbide honek saihesten du jende gehienak Iturriotztik gora egiten duen bidea, baina aldapa handiagoa dauka.

Metutakoa behetik gora (Herniokoa kontuan hartu gabe): 1000 bat metro. Goitik behera: 600 bat. Kilometroak: 20 km gutxi gorabehera.