Durangaldea ezagutu. Urkuleta – Argi (central hidroelétrica). (Familiak)

Urtarrilak 15

Mañariko Urkuletako auzoan elkartuko gara goizeko 10etan gure ibilbidea hasteko. Saibirantza doan pista hartuko dugu. Erreka ondotik joango gara Saibiko lehenengo aldapa potenteak hasten diren tokira arte. Puntu honetan, ezkerreko aldetik, ura batzen duen ubide edo kanal bat datorrela ikusiko dugu. Eskubaratz inguratzen duen ubide honek, piszina moduko batera eramaten du ura. Bere garaian, funtzionamenduan zegoenean (2007ra arte), ur hori, tubo batetetatik jeisten zen eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen zen azpian dagoen Saltu izeneko zentralean.

Guk ubide hori jarraituko dugu, “piszinara” heldu arte. Zati batzuetan gainetik, beste batzuetan barrutik edota ondotik joango gara. Depositu edo piscina hau (5500m3) leku ederra da bokata jateko.

Bueltatzerakoan, ubidea jarraituko dugu zati batean hasierako puntutra eramango gaituen beste pista bat hartu arte.