Ermitak bide Durangaldea bizi 10. (Z)(M)

Urtarrilak 21

2023 urte honetan, iaz ataratako “Ermitak bide, Durangaldea bizi” liburuaren filosofiari jarraituko deutsagu, berau oinarri harturik ibilbide barriak sortuz. Urteko sortari Iurretako plazatik abiatzen dan ibilbide zirkular batekin ekingo deutsagu.

Eguna: Urtarrilak 21, zapatua / Sábado 21 de enero.

Lekua eta ordua / Hora y lugar: 8:30 Iurretako Aita San Miguel plazan. / 8:30 en la plaza Aita San Miguel de Iurreta.

Ibilbidea / Recorrido: San Miguel – San Kristobal – Gallanda – San Juan – San Mamés – Durango

Distantzia: 14,5 km

Igoera / Jatsiera metatua: 645 m

MIDE: 2 2 2 3

Track GPX.

Izen ematea / Inscripción: Urtarrilak 17 eta 19, klubeko ohiko ordutegian, izen abizenak eta kontaktu modu bat emonda (telefonoa, emaila…), edota katazka@alpino-tabira.org helbidera korreo bat idatzita / 17 y 19 de enero en el horario habitual del club, dando nombre y apellidos y una manera de contactar (tlfno, email…), o escribiendo a katazka@alpino-tabira.org.


Iurretako Aita San Miguel plazatik abiatu, eta liburuko 8. ibilbidearen traza jarraituko dogu Azkorrako San Kristobal ermita-monastegira heldu bitartean. Ipar bidearen puntu larrosek oraindik, Lukuarretara heldu bitartean gidatuko gaitue.

Lukuarretan Gallanda tontorrerako bidea hartuko dogu eta, berau gaindituta, eguneko aldatz gogorrenak ere gaindituko doguz.

Orain, Arakaldo inguratzea tokatzen da, pistak eta pinadian igertzen diran trazak uztartuz. Holan elkartuko gara GR 38 Ardau eta arrainaren ibilbidearekin, eta holan helduko gara Amatzako San Martín ermitara.

Ermita gogoz geratu ezkero, ColaCauen bueltiek igongo gaitu Garaizarko San Mamésera Iurretako Aita San Miguel plazan bueltan egon aurretik.

Ibilbidean zehar, igarotzen dogun ondareari buruzko azalpen txikiren bat edo beste emoteko asmoa daukagu.

Oharrak: 13:30 Durangon egoteko asmoa dago.


Partiendo de la plaza Aita San Miguel de Iurreta, enfilamos el recorrido 8 del libro hasta llegar a  la ermita-monasterio de Azkorra. Aun los puntos rosas de “Ipar bidea” nos guiarán hasta el cruce de Lukuarreta, cerca de Goiuria.

En Lukuarreta, nos dirigimos a coronar Gallanda y, una vez superado, también habremos superado las cuestas más duras del día.

Toca bordear Arakaldo, siguiendo pistas y trazas que apreciamos en el pinar. Empalmamos así con la GR38, Ruta del vino y el pescado, hasta dar con la ermita de San Martín de Amatza.

Si aún tenemos ganas de ermitas “ColaCauen bueltie” nos acerca hasta la ermita de San Mamés en Garaizar, antes de estar de vuelta en la plaza de Iurreta.

A lo largo del recorrido, se pretende dar alguna que otra explicación del patrimonio que atravesamos.

Nota: A las 13:30 se espera estar en Durango.