Durangaldeko ermitak. 8 ibilbidea. (M, Z)

Ekainak 18 CANCELADA

Ermitak Bide, Durangaldea Bizi 8

Errepide berdean barrena

Ermitak bide, Durangaldea bizi” liburua atara barritan, bertan proposatutako ibilbideei errepaso bat emoteko ordua heldu jaku. Oraingo honetan 8. ibilbideari ekingo deutsagu, liburuko luzeenari, baina alderantziz eginda, hau da, Zornotzan hasita.

Eguna: Ekainak 18, zapatua / Sábado 18 de junio.

Lekua eta ordua / Hora y lugar:  8:25 Madalenako autobus geltokian. Durango / 8:25 en la parada de Madalena. Durango

Ibilbidea / Recorrido: Zornotza – San Martin – San Migel – Fauste – San Kristobal – Durango

Distantzia: 20 kilometro

Igoera / Jatsiera metatua: 620 / 700 metro

MIDE: 1 2 2 3. Track GPX.

Izen ematea / Inscripción: Ekainak 14 eta 16, klubeko ohiko ordutegian, izen abizenak eta kontaktu modu bat emonda (telefonoa, emaila…), edota katazka@alpino-tabira.org helbidera korreo bat idatzita / 14 y 16 de junio en el horario habitual del club, dando nombre y apellidos y una manera de contactar (tlfno, email…), o escribiendo a katazka@alpino-tabira.org.

Zornotzatik Etxanorantz joko dogu, baina bertara heldu aurretik Altzibar auzora egingo dogu, San Martin ermitarako igoerari ekiteko.

San Martinen behera, lehenengo Dudagoitia auzoa, eta Dudeako San Migel gero, zeharakatuko doguz.

Errepide nazionalari eta autopistari paraleloan helduko gara Austoako Santi Kurutz ermitara, Saratsu auzoan gora egin aurretik. Saratsugoikoa baserriaren parean, GR Mikeldi ibilbideak jatsiko gaitu Oromiñorako errepidera.

Iurretako Udalaren ekimenez sortutako Ipar bidearen puntu larrosak jarraituz zeharkatuko doguz Iurretako lurrak, San Kristobaleko ermita-monasteriora igota Ertzilleko garaira bidean. Ibilaldiari  amaiera Durangon emongo deutsagu

Ibilbidean zehar, igarotzen dogun ondareari buruzko azalpen txikiren bat edo beste emoteko asmoa daukagu.

Oharra: 14:30 Durangon egoteko asmoa dago.


Partimos de Amorebieta hacia Etxano aunque, un poco antes de llegar, nos desviamos hacia el barrio de Altzibar, con el objetivo de subir a San Martin. 

Bajando de San Martin atravesamos, primero, el barrio de Dudagoitia y, a continuación, San Migel de Dudea.

En paralelo a la N-634 y a la autopista, llegamos a la ermita de Santi Kurutz de Austoa, antes de atravesar el barrio de Saratsu. A la altura del caserío Saratsugoikoa, la GR Mikeldi nos baja a la carretera de Oromiño.

Siguiendo los puntos rosas del recorrido Ipar bidea que fomenta el Ayuntamiento de Iurreta, atravesamos este municipio, subiendo primero a la ermita-monasterio de San Kristobal para bajar, acto seguido, hasta el horreo de Ertzille. El recorrido lo terminamos en Durango.

A lo largo del recorrido, se pretende dar alguna que otra explicación del patrimonio que atravesamos.

Nota: A las 14:30 se espera estar en Durango.