Arroilen jaitsiera. Aguaque. (Gazteak)

Ekainak 5

Adina: 12-17 urte bitartekoentzat

Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)

Izen-ematea: Maiatzak 31, 19:00etatik 19:30etara. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.

Oharra: Egun horretan apuntatzen den gaztearen pisua eta altuera adierazi beharko da.

Irteera: Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 9:00etan

Eraman beharrekoa

  • Bainujantzia
  • Kamiseta termikoa
  • Toalla
  • Janaria
  • Zapatilak edo busti daitezkeen mendiko botak. Zola (suela) ona behar da.

Prezioa: 20€ bazkideak, 60€ bazkideak ez direnak

Durangotik autobusez Arabako Antoñana herrira joango gara.

Herritik gertu Aguake arroila aurkituko dugu. Oso arroila egokia da lehenengo kontaktua izateko arroila-jaitsierekin.

Hiru rapel ditu, 10, 4 eta 8 metrokoak, hurrenez hurren, ingurune oso politan. Gutxi gora behera, hiru ordutako jarduera da.

Animatu zaitezte!