Aulesti – Lekeitio. (F)

Ekainak 12

Hitzordua: Goizeko 9:00etan – Olleria kalea (Landakoko anbulategiaren parean)

IZEN-EMATEA:

  • NON: Alpino Tabirako lokalean (Goienkale 9, Durango)
  • NOIZ: Ekainak 7
  • ORDUA: 19:00- 20:00 h
  • PREZIOA: Bazkideak 5 euro, ez bazkideak 15 eta haurrak 3 euro.

Lea ibilbidea

Oraingo honetan historia luzea duen leku batetik txango erraz bat egiteko plana proposatzen dizuegu: Lea ibaiaren bidea jarraitzea kostalderako bidean.

Ibaia Oizen magalean jaio eta bidexka Munitibarren hasten bada ere, Aulestin hastea da gure proposamena. Handik helmugara, 14 kilometroko bidea izango dugu, Lekeitioko Lea ibaiaren bokalea, eta bertara zailtasun handirik gabe iritsiko gara, burdinolaz, dorretxez eta marea-errota batez inguratutako paisaiaz gozatuz.

Kantauri itsasoarekin bat egiten duten leku pribilegiatuan agurtuko ditugu Leako urak: Isuntza eta Karraspio hondartzen artean, non, eguraldiak aukera ematen badu, bainu atsegin batez gozatu ahal izango dugun.


Senda del Lea

En esta ocasión os proponemos un plan para disfrutar de un sencillo paseo por un lugar cargado de historia: seguir senda del río Lea en su camino hacia la costa.

Si bien el río nace en las faldas de Oiz y la senda comienza en Munitibar, nuestra propuesta es comenzar en Aulesti. Desde allí, 14 kilómetros nos separan de nuestro destino, la desembocadura del Lea en Lekeitio, lugar al que llegaremos sin grandes dificultades y disfrutando de un paisaje jalonado de ferrerías, casas-torre y hasta un molino de mareas.

Nos despediremos de las aguas del Lea en el lugar privilegiado en el que se funden con el mar Cantábrico: entre las playas de Isuntza y Karraspio, donde, si el tiempo lo permite, podremos disfrutar de un agradable baño.