Ermitak Bide, Durangaldea Bizi 7_2.

Martxoak 26

Izen ematea / Inscripcion: Martxoak 22 eta 24, klubeko ohiko ordutegian, izen abizenak eta kontaktu modu bat emonda (telefonoa, emaila…), edota katazka@alpino-tabira.org korreora idatzita / 22 y 24 de marzo en el horario habitual del club, dando nombre y apellidos y una manera de contactar (tlfno, email…), o escribiendo a katazka@alpino-tabira.org.


2021 urtean martxan jarri gendun proiektu batek liburu forma hartzeko asmoa dauka aurten: “Ermitak bide, Durangaldea bizi”.

Berton, azken urteetan egindako “Durangaldeko ermitak” ibilbide sortaren bilduma osotu dogu. Aurtengo “mañaneretan” euretako batzuk berriz egingo doguz, baina 2022 urtera egokituak. Liburuan agertuko diren 2 eta 7 ibilbideen arteko nahasketa batekin hasiko gara.

Eguna: Martxoak 26, zapatua / Sábado 26 de marzo
Lekua eta ordua / Hora y lugar: 8:35 Madalenako autobus geltokian. Durango / 8:35 en la parada de Madalena. Durango
Ibilbidea / Recorrido: Elorrio – Mendraka – Berriozabaleta – Burgia – Zelaieta – San Fausto
Distantzia: 15 kilometro. Igoera / Jaitsiera metatua: 440 / 490 metro. Track GPX.

Elorriora heltzeko, Durangon hartuko dogu lineako autobusa.

Herrigunetik Zenita auzo bereziaren bila abiatuko gara, non, besteak beste, ur sufretsudun Uratsa iturria edota Zenitaolea ikusi ahal izango doguzan.

Argiñetako nekropolia igarota, Mendraka auzoko mahastietatik, Leiz auzora joango gara, non bolatoki eder batekin topo egingo dogun.

Miotako gaina gurutzatuz, Berriozabaleta auzora igongo gara bertako altxorrak deskubritzeko.

Aramiñora bajatu eta, pistarik pista, Abadiñoko Gaztelua auzora agertuko gara, zehazki Burgiako inguruetara. Bertan, galtzada batek Zelaietako eskoletara bideratuko gaitu eta hortik, Astolako ohiko bidea hartuz, Durangoko San Fausto auzora helduko gara.

Ibilbidean zehar, igarotzen dogun ondareari buruzko azalpen txikiren bat edo beste emoteko asmoa daukagu.


El autobus de linea que cogemos en Durango nos deja en Elorrio.

Desde el centro urbano, vamos en busca del barrio de Zenita, donde podremos encontrar, entre otros, la ferreria Zenitaolea o la fuente “Uratsa” de aguas sulfurosas.

Pasando por la necrópolis de Argiñeta, subimos hasta Mendraka para ir, en compañía de los viñedos, hasta el barrio de Leiz. Allí nos topamos con una preciosa bolera.

Atravesando el Alto de Miota, subimos al barrio de Berriozabaleta para descubrir sus tesoros.

Bajamos a Aramiño y, por pistas forestales, aparecemos en el barrio Gaztelua, ya en Abadiño. Concretamente, nos acercamos hasta la apartada zona de Burgia. Allí, una calzada nos lleva hasta las escuelas de Zelaieta.

Por el camino habitual de Astola, llegamos hasta el barrio de San Fausto, ya en Durango.

A lo largo del recorrido, se pretende dar alguna que otra pequeña explicación del patrimonio que vamos encontrando.