Otsailak 23
Ibilbidea : Uribarriko Andra Maria – San Roke – San Andres – Larrinagatxu – Bitaño – Santa Ageda
Irteera: 09:00 Andra Mariko elizpean.
Jatekoa bakotxak eroan beharko dau berea; sua, eskulana, makila batzuk eta edaria, Alpinok.
Ibilbidearen deskribapena:
9:00 alkartuko gara Uribarriko Andra Mariko elizpean. Durango zeharkatu eta San Roke ermitaren ondotik Iurretako San Andresera pasatuko gara. Eguraldiak lagundu ezkero San Andres ermitaren parera kaltzada zaharretik (GR Mikeldi) igoko dogu bestela, asfaltotik.
San Andreseko atsedengunea inguratu eta Larrinagatxura jatsiko gara Bitañorako igoerari ekin aurretik. Azken auzo honetan, guardaetxe zaharrera gerturatu eta zuzenean joango gara Izurtzako Santa Agedako atseden gunera.
Distantzia: 7 km
Desnibel positiboa: 330 m
Desnibel negatiboa:130 m
Oharrak:
- Gomendagarria da oinetako egokiak eta igoeran laguntzeko makilaren bat ere eroatea.
- Sua 11:00etik aurrera egongo da isiotuta Santa Agedan, ez arinago.
- Durangorako buelta nork bere kontura egingo du, komenigarriena deritzon lekutik.