Baqueira. Eski, mendia, raketak irteera

Martxoak 7-8-9

Irteera: Martxoaren 7an. 18:00 etan. (Landako)
Txartelak:  Otsailak 27 eta martxoak 4 (27an bazkideak bakarrik).
Lekua geratu ezkero, 6an ere izena eman ahal duzu.

Prezioak: bazkideak 90 €, bazkide ez direnak 140 €.

  • Aurten SALARDUko, Aubergue era Garona-n egongo gara.

Bidaiaren informazioa

Joaneko bidaian, autobidean geldialdi bat egingo dugu, Les Pyrénées zerbitzugunean, zerbait afaltzeko. Bakoitzak zerbait eraman ohi du bertan jateko, nahi izanez gero, zerbitzugunean jan dezake.

23:30 aldera iritsiko gara helmugara. Iristean geletako giltzak emango dira. Logelek 4 plaza dituzte.
Irteera honetan pista-eskia, zeharkaldiko eskia, iraupen-eskia, raketak, mendia, turismoa eta abar egiteko aukera dago.

BARNE DAGOENA: Bidaia, bi gaba, bi gosari eta zapatuko afaria. (barikuan, afaria bakoitzak eraman)

Oharrak:

  • Plaza mugatuak.
  • Adingabeek arduradun nagusi batekin joan beharko dute.
  • Itxaron-zerrendarik badago, 50 euroko fidantza eskatuko da. Fidantza hori azken preziotik kenduko da plaza gehiago lortuz gero, edo itzuli egingo dira, halakorik ez badago.
  • Edozein gorabehera gertatuz gero, telefono-zenbaki bat eskatuko da abisua eman ahal izateko.

 

Scroll to Top