MENATIK LOSAKO HARANERA

Siones (312 m) – Peñalba de Lérdano (1244 m) – Quincoces de Yuso (664 m)

Track GPS (GPX) (16 km)

Eguna / Dia: Domeka, ekainak 8
Irteera / Salida: 8:00 Landakon
Zenbatekoa / Precio: 10 € bazkideak / 15 € gainontzekoak
Izen emateak / Inscripciones: Maiatzak  29 de mayo;  Ekainak  3, 5 de junio


Gaurko irteera Burgoseko lurretan burutuko da. Goranzko desnivel guztia lehen 5 km-tan gaindituko dogu. Hortik aurrerakoa paseo lasai bat izango da “Zentzumenen ibilbidea” deritzon GR 85ean zehar.

Autobusak Siones-en itziko gaitu eta bertatik km eskas batera dagoen El Vigo-ko auzora gerturatuko gara errepidez. Behin trenbidearen azpitik igaro eta hilerria eskumatara itzita, landa batean barneratuko gara ia ikusezina dan zidor batetik La Peñako mendizerrak osatzen dauen harresiaren bila. Basoan sartuko gara bi pago ederren ondotik igarota eta ondoren eskumatara joko dogu alanbre-harresiaren bila. Bertan ataka bat ikusiko dogu eta berau igarota basoan barneratzen dan zidor argi batek Lérdanoko leporaino igongo gaitu.

Bertan egonik, ezkerretara egingo dogu La Peña-ko harresiaren goiko aldera iristeko. Bertatik km eskas bat ibilita gure gaurko gailurrarekin topo egingo dogu. Paisaia zoragarri baten aurrean aurkituko  gara non, mendizerrak mugatzen dauzen bi bailaren arteko aldea oso nabarmena dan.

Puntu garaiena lortu eta berehala, harripilak jarraituz, bidezidor bihurgunetsu batetik behera abiatuko gara “As de Bastos” izeneko ikuskizun geologikoaren bila. Bere azpitik igarota, “su-ebakitzailea” deritzon bidetik, zuloan sartuta dagoen baso barri bat inguratuko dogu eskumatik, pista zabal batekin topo egin aurretik. Hurrengo geralekua “Nuestra Señora del  Establado” ermita handia izango da. Pista nagusian jarraituta, Villabasil-eko herrixkararte helduko gara eta elizaren ondotik igarota topo egingo dogu GR-85 ibilbidearekin.

Hemendik aurrerakoa 6 km-ko ibilbide lasai bat da Quincoces de Yuso herriraino.   


Partimos de Siones hacia El Vigo para cruzar por debajo de las vías del tren. Dejando atrás el pequeño cementerio, cruzamos una campa para toparnos de frente con los muros de los montes de La Peña. La cerca que está a nuestra derecha tiene un paso, el cual atravesamos para adentrarnos en un bonito bosque, el cual nos subirá hasta el portillo de Lérdano. Desde aquí, girando hacia la izquierda, alcanzamos la parte superior de los montes de La Peña. En menos de un km haremos cumbre.

Siguiendo unos hitos, bajamos al fabuloso As de Bastos para acto seguido alcanzar el cortafuego que bordea por la derecha un nuevo bosque.

Llegamos a ancha pista y alcanzamos la ermita de Nuestra Señora del Establado, para sin abandonar el camino, llegar hasta  el pueblo de Villabasil. Solo falta seguir la GR-85 que, atravesando Lastras de La Torre nos situa en el puente romano de Quincoces de Yuso.   


As de Bastos

Murallas de La Peña

Peñalba de Lerdano

Valle de Mena

 

 
© Alpino Tabira, 2000-2014