Udana (505 m)- Arbelaitz (1513 m) – Zegama (296 m)Aizkorriko mendizerrako “handien” ateetanEguna / Dia: Domeka irailak 8 Irteera / Salida: 8:00 Landako Zenbatekoa / Precio: 7 € bazkideak / socios; 12 € ez bazkideak / no socios Izen emateak / Inscripciones: Irailak 3, 5 de septiembre La parte mas occidental del macizo de Aizkorri puede ser una de las mas desconocidas para muchos de nosotros/as. Desde Artzanburu (1368 m) hasta Arbelaitz (1513 m) se suceden infinidad de cumbres tentadoras, aunque nosotros/as nos limitaremos a subir a la primera de “las mas grandes”: Arbelaitz. Ibilbidea / Recorrido: Udana – Bordas de Jarondo – Antiguas minas de Katabera – Collado de Biozkornia – Paso de Andraitz – Arbelaitz - Paso de Andraitz – Zegama Distantzia: 17,5 km Biozkorniatik AndraitzeraIbilbidea Legazpiko Udana auzoan hasten da. Errepidearen eskumaldean (Oñatitik etorrita) gorantz eta eskumara doan pista hartuko dogu. Bide zabal honetatik denbora batean gora jarraituko dogu, Aloñako mendizerrarantz. Aldi batera (1,5 km), pista hau itzi eta ezkerrera egingo dogu, baso bide batean barneratuz. Altuera galdu barik jarraituko dogu borda batzuen parean pista zabal batekin topo egin arte ( 2,5 km). Kartel batek Biozkorniako norantza adieraziko deusku aldapa gogor batean gora. Beti GR-ari jarraituz Jarondoko bordetara heltzen gara (3,2 km). Bertan komenigarria da geldialdi bat egitea arnasa hartu eta, aukera emoten badeusku, bertako iturritik ur freskoa edateko. GR-ak gora jarraitzen dau eta denbora batera, paisaia idor bat zeharkatzen dau: kataberako meatzeak. XX. mendearen lehenengo hamarkadetan inguru hau oso ustiatua izan zan. “Real Compañía Asturiana de Minas”- en gidaritzapean bertatik kalamina eta blenda lako mineralak atara ziren, ondoren zinka eta beruna lortzeko. Eraikin ezberdinen hondar batzuk bereiztu daitekez baina argiena, egun berriztatzen dabizen ingeniariaren egoitza da. Sikutasun honi kontrajarria Gipuzkoa barnealdeko hainbat zonalderen ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dogu, non besteak beste Oñati eta Barrendiolako urtegia gailentzen diren. Gisa honetan helduko gara Biozkorniako lepora (1208 m / 4,7 km), non seinalizazio poste batzuek hainbat aukera eskeintzen deuskuezan. Guk aurrez.-aurre joan eta Artzanburu (1368m) inguratuko dogu eskumatik, karsta gainditu ondoren ezkerretara eginez. Norantza barri honetan, altuera ia galdu barik, kontraste handiko bi gune zeharkatuko doguz: Ezkerrean, Kataberako zonalde karstikoa eta eskuman, Urbiako bazka gozoak. Aurrez-aurre, iparrorratz baten antzera, Aizkorriko mendizerrako “handiak” bistan daukaguz. Ikuspegiaz gozatuz, ia konturatu barik Andraitzeko pasabidearen parean aurkituko gara, sakonean ikusten dan Urbiako fondarekin ederto lerrokatuta (8 km). Gaurko helburua aurrez-aurre daukagu, ordubetera gutxi gorabehera karstaren mugari jarraituta. Arbelaitzeko tontorrean (9 km) ikuspegi zoragarri batekin topo egingo dogu , hitz gutxitan deskribaezina dena, beraz egokiena norberak dastatzea izango da. Tontorretik ikusten dan guztia identifikatzen saiatu ondoren Andraitzeko pasabidera bueltauko gara eta bertatik behera abiatuko gara Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren puntu horiei jarraituz. Andraitzeko da, Biozkorniako lepoa eta San Adriango tunelarekin batera Gipuzkoatik Aizkorriko mendizerrara igotzeko pasabide bakanetakoa. Momentu batean (11,2 km) , markak eskumatara itzi eta ezkerrera joko dogu zidor batean behera garbiune batera atara arte (12,2 km). Hortik ezkerrera jo eta pista zabalago batekin topo egiteko. Pistan behera jarraituko dogu eta seinalizatutako bidegurutze batean Zegamarako bidea hartuko dogu (13,2 km). Bertan berrido topatuko gara puntu horiekin eta euren gidaritzapean Zegamara helduko gara (17,2 km).
|
|