Elkarte Jaia 2011

Puerto de Rivas (923m) – Toloño (1262m) – San Gines (641m)

Irteera Rivas de Teresoko mendatetik egingo dogu, iparralderuntz ezkerretara sartzen dan pista zabal batetik. Bidegurutze batera heltzean (30’), pista zabala alde batera itxi eta ezkerretara eginez basoan sartuko gara PR-A-79 bidezidorrari  jarraituta.  Holan, basoak eskeinitako gerizpea lagun,  Toloño mendia iparraldetik igoko dogu. Ordubeteren buruan puntan  aurkituko gara eta hegoaldera Ebro ibaiak bustitako Errioxaren ikuspegi zabala azalduko jaku.

Jeitsiera hegoaldetik burutuko dogu eta Toloño azpiko zabalgunean geldialditxo bat egin geinke Santa Maria de Toloño monastegiaren  hondarrak bisitatzeko. Berau San Jeronimoko Ordenak  eraiki eban XIV. mendean, bertan bizi izan zirelarik 1422. urtera arte. Ondoren inguruko herriek (Labastida, Peñacerrada, Ocio…) sortutako anaiarte bat egin zen bere kargu,  1835. urtean I. karlistar gudan suntsitua gelditu zan arte.

Gure bideari jarraituta 30’ eskasetan Humilladero deritzon beste ermita baten hondarretatik igaroko gara eta bertatik eskumara hartuta, pista zabal artetik,  San Gines-eko atsendenleku eta ermitara helduko gara.


Comenzaremos la excursión en el puerto de Rivas de  Tereso adentrándonos en una amplia pista que nace a nuestra izquierda en dirección norte.  En 30’ alcanzaremos un cruce y tomaremos  la senda PR-A-79 que sube a nuestra izquierda.  Cobijados a la sombra de los arboles ascenderemos al Toloño por el norte y en  1h aproximada haremos cumbre para disfrutar de las vistas que nos ofrece la cara sur, con La Rioja bañada por el rio Ebro.

Descenderemos por la parte sur hasta el ruinoso monasterio de  Santa Maria de Toloño,  edificado en el siglo XIV por la Orden de San Jeronimo, quien la habito hasta 1422. Posteriormente, una hermandad compuesta por los pueblos de los alrededores ( Labastida, Peñacerrada, Ocio…) se hizo cargo de ella hasta que en 1835, la I. Guerra Carlista acabo con el.

Continuaremos nuestro camino y en 30’ escasos  alcanzaremos las ruinas de la ermita del Humilladero, donde, cogiendo a la derecha y zigzageando entre amplias pistas de tierra llegaremos a la ermita y zona recreativa de San Gines.

Track GPS (GPX): .

 
© Alpino Tabira Mendizale Taldea, 2000-2011