La Calera del Prado (420 m) – Balgerri (1106 m) – Ribota de Ordunte (345 m)Salida: 7:30 en Landako Interesante recorrido realizado en su mayor parte por bosque atlantico y acompañados por diversas cascadas, en donde la guinda del pastel lo pone la cima del Balgerri, con impresionantes vistas, siempre que el tiempo acompañe, hacia el Valle de Karrantza (Bizkaia) por un lado y al Valle de Mena (Burgos) por el otro. La calera del Prado auzoko autobus geltokitik urtengo gara Aldeacuevara eroaten gaituen zementuzko pistan zehar. Denboratxo bat igoten egon ostean bidea itzi eta eskumatara hartuko dogu, pinudian sartuz eta saien bazkalekura eroaten gaituen pista hartzeko helburuarekin. Behin bazkalekura helduta ( 1 ordu inguru ), basoan sartzen dan bidezidor bat hartuko dogu eta laster hasiko gara gozatzen berak eskeintzen deuskuzan gerizpe eta freskotasunez. Ibilaldi honetan zehar, Ordunteko mendizerran behera datozen hainbat errekasto zeharkatu eta euren freskotasunaz gozatuko dogu. Karrantza harana ezkerretara daukagularik, eta beti basoaren babespean, bi orduz ibiliko gara harik eta mendizerraren goikaldea bistan eukin arte. Leku irekira heldu gara eta mendizerraren bestaldean zabaltzen dan Menako harana bistan daukagu. Gure helburua dan Balgerri ipar-ekialdera altzatzen da eta igoerak, latza emon arren, ez dauka aparteko gogortasunik, 40 minuturen buruan bertan aurkituko gara. Goialdeko ikuspegiaz gozatuta hegoalderako bidea hartuko dogu, beti ere Ordunteko urtegia ezkerretara itziz erreferentzia moduan. Gailurretik behera zuzen jaitsiko gara behekaldean 150m-ra ikusten dan pista batera heldu arte, zeinak ondoren urtegiaren mailararte jaitsiko gaituen. Pare bat kilometroz urtegia inguratuz Ribota herrira helduko gara. |
|