MENDIKO MATERIAL MERKATU TXIKIA
Mercadillo de material de montaña

Zabalik egongo da - Estará abierto

18  (17:00 - 20:00)
19  (11:00 - 14:00) (17:00 - 20:00)

Materiala eramateko - Entrega de material

15 / 17 (20:00 -21:00)

Material errekuperatzeko - Recuperar material

22 / 24 (20:00 - 21:00)

ZERTAN DATZA:

Bazkidea den edo ez den edozein pertsonek ekar dezake mendiarekin erlazionatuta dagoen etxean daukan edozein gauza. Alpinon uzten du gero guk, jarritako egunetan, bitartekari bezala egingo dugularik bere materiala saltzen jarriz. Materiala dakarren pertsonak jartzen dio prezioa bere ondasunei, ez Alpino Tabirak. Elkarteak ez du ezer kobratzen egiten duen lanagaitik, ez komisiorik ez plusik.

ZEIN MATERIAL ERAMAN:

Mendiarekin erlazioa daukan edozer: kranpoiak, pioletak, espresak, sokak, dendak, motxilak, galtzak, forro polarrak, txamarrak, betaurrekoak, liburuak, botak, eskiak, eskularruak, nikiak, txapelak, zapatilak, bastoiak, erlojuak, altimetroak, Ortobox-ak, arnesak, aterkiak, argazki kamarak, labanak, sariak, eta bururatzen zaizuen beste edozer.

NOIZ ERAMAN GAUZAK:

Normalean merkatu txikia egingo den aurreko astean jasotzen dira gauzak, astearte eta ostegunean, 20:00 etatik 21:00 etara, Goenkaleko egoitzan.

NOIZ ITZULTZEN DIRA GAUZAK:

Merkatura eraman dituzuen gauzak, merkatua bukatu eta hurrengo astean itzultzen dira saldu ez baldin badira, baina salduez gero, dirua itzuliko zaizue, noski. Ordutegia aurreko berdina.

GOMENDIOAK:

Ez izan inolako beldurrik ez penarik etxean dituzuen gauza zahar hoiek ekartzera. Sarri askotan denbora askoan trasteak pilatzen joaten gara etxean eta ez dugu jakiten zer egin hoiekin. Gerta daiteke gaztetxoak mendira joateko gogoa izatea eta diru faltagaitik gauzak erosi ezin izana. Merkatu honek horrelako hutsuneak ekidin nahi ditu eta gainera, horrela ere, zuen etxea ustuko duzue eta gauza berriak sartzeko aukera izango duzue, ez da ala? Beraz animo eta gauzak ekarri, zeren zenbat eta beteago egon, merkatua alaiago!

EN QUÉ CONSISTE

Cualquier persona, socia o no socia, puede traer cualquier cosa o material relacionado con la montaña. Lo deja en el Club en los días más abajo señalados. El precio de la venta lo pone la persona dueña del material en el Club, que únicamente hace de intermediario (sin cobro de comisión alguna).

QUÉ MATERIAL LLEVAR

Cualquier material relacionado con la montaña : crampones, piolets, espreses, cuerdas, tiendas, mochilas, calcetines, forros polares, chamarras, gafas, libros, botas, esquís, guantes, nikis, gorros, zapatillas, bastones, relojes, altímetros, ortoboxes, arneses, cámaras de fotos, cuchillos, trofeos... y cualquier otra cosa que se os ocurra.

CUÁNDO LLEVAR EL MATERIAL

La semana anterior a la celebración del mercadillo se lleva el material a vender , martes y jueves de 8:00 a 9:00 , en el local de Goienkale 9.

CUÁNDO SE DEVUELVE

La semana siguiente a la realización del mercadillo se devuelven, martes y jueves, las cosas que no se han vendido, y, por supuesto, el dinero de lo que se ha vendido.

RECOMENDACIONES

No tengáis miedo ni pena de traer cosas que ya no usáis, y que pueden servir a gente que no tiene posibilidades económicas de adquirirlas en el comercio normal. Aparte de eso, siempre viene bien recuperar parte del dinero que costó.

 

 
© Alpino Tabira Mendizale Taldea, 2000-2005