MENDIKO MERKATU TXIKIAKaixo lagunak! Alpino Mendizale Taldeko mendiko merkatu txikiari buruzko informazioa lortzen bazabiltzate, hona hemen, dudarik gabe, hori aurkitzeko tokirik apropozena! Ea ba! Urtero, azaroaren bigarren asteburuan edo, mendiko merkatu txiki bat antolatzen dugu, mendiarekin erlazionatuta dagoen edozein gauza sal – erosteko. Hona hemen laburbilduz gure lanak: DATA: Azaroaren bigarren asteburuan (normalean): ostiral arratsaldea eta larunbata egun osoa. ZERTAN DATZA: Bazkidea den edo ez den edozein pertsonek ekar dezake mendiarekin erlazionatuta dagoen etxean daukan edozein gauza. Alpinon uzten du gero guk, jarritako egunetan, bitartekari bezala egingo dugularik bere materiala saltzen jarriz. Materiala dakarren pertsonak jartzen dio prezioa bere ondasunei, ez Alpino Tabirak. Elkarteak ez du ezer kobratzen egiten duen lanagaitik, ez komisiorik ez plusik. ZEIN MATERIAL ERAMAN: Mendiarekin erlazioa daukan edozer: kranpoiak, pioletak, espresak, sokak, dendak, motxilak, galtzak, forro polarrak, txamarrak, betaurrekoak, liburuak, botak, eskiak, eskularruak, nikiak, txapelak, zapatilak, bastoiak, erlojuak, altimetroak, Ortobox-ak, arnesak, aterkiak, argazki kamarak, labanak, sariak, eta bururatzen zaizuen beste edozer. NOIZ ERAMAN GAUZAK: Normalean merkatu txikia egingo den aurreko astean jasotzen dira gauzak, astearte eta ostegunean, 20:00 etatik 21:00 etara, Artekaleko egoitzan. NOIZ ITZULTZEN DIRA GAUZAK: Merkatura eraman dituzuen gauzak, merkatua bukatu eta hurrengo astean itzultzen dira saldu ez baldin badira, baina salduez gero, dirua itzuliko zaizue, noski. Ordutegia aurreko berdina. GOMENDIOAK: Ez izan inolako beldurrik ez penarik etxean dituzuen gauza zahar hoiek ekartzera. Sarri askotan denbora askoan trasteak pilatzen joaten gara etxean eta ez dugu jakiten zer egin hoiekin. Gerta daiteke gaztetxoak mendira joateko gogoa izatea eta diru faltagaitik gauzak erosi ezin izana. Merkatu honek horrelako hutsuneak ekidin nahi ditu eta gainera, horrela ere, zuen etxea ustuko duzue eta gauza berriak sartzeko aukera izango duzue, ez da ala? Beraz animo eta gauzak ekarri, zeren zenbat eta beteago egon, merkatua alaiago!
|
|