Federatu lizentzia

2025an Federatzea

Irakurri arretaz eta bete dokumentu honetan adierazitako jarraibideak. 2025 inprimakia. Ziurtatu inprimaki zuzena erabiltzen duzula, ez jarraibide-orria.

Ohar garrantzitsua

Federazioak adingabeak federatzeko Dokumentu hau aurkeztea eskatzen du. Lizentzia eskatzeko inprimakiarekin batera aurkezten ez bada, adingabeak ez du asegururik izango.

Federazio-lizentzia eta haren izapidetzea

Federatu lizentzia Euskal Mendizale Federazioan afiliatua den mendi elkarte baten bitartez tramitatzea ezinbesteko baldintza da.

Lizentziak istripu-asegurua eta hiru hilean behin argitaratzen den Pyrenaica aldizkarirako harpidetza ditu. Aseguru horrek hainbat estaldura mota ditu:

  • Geografikoak: Estaturako, Frantziako Piriniorako (Andorra, Portugal eta Atlas barne), mundurako eta espedizioetarako. Estaldurak mailakatuta daude, hau da, edozein estaldura geografikoak behekoak barne hartzen ditu. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
  • Jardueren arabera: Oinarrizkoa (xendazaletasuna, eskalada, alpinismoa, mendiko eta iraupeneko eskia), eski alpinoa, snow-a eta mendiko bizikleta. Oinarrizko estaldura nahitaezkoa da eta besteak aukerakoak dira.

Urteko indarraldia du, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Lizentzia aurreko urtea amaitu baino lehen izapidetzea komeni da. Abuztuan izan ezik, urteko edozein hilabetetan eska daiteke, baina urteko kuota osoa ordaindu beharko da.
Prezio ezberdinak daude adinaren eta aukeratutako estalduraren arabera. Hauxe da bete beharreko inprimakia (2025).
Lizentzia aurrez aurre eskatzen da Klubean, ahal dela txartelarekin ordainduz, baina eskudirutan ere egin daiteke.

Scroll to Top