Turroi Eguna 2024

Abenduak 15

Legazpitik Gorostiagara ibilbide zirkularra

Prezioa : 40€ bazkideak, 45€ bazkide ez direnak. Bazkaria barne (Legazpin) 40
plaza erreserbatuko dira.
Tiketen salmenta: abenduaren 3tik aurrera
Irteera ordua: goizeko 8etan

 

 

Ibilbidea Gorostiagan (951 m) eta bere mendilerroko beste tontorretan zehar
izango da: Oregi (924 m) eta Ezkortazarreta (890 m). Bidean, Arranoaitz (899 m) eta
Arrola (910 m) igo daitezke nahi izanez gero.

Luzera: 11,54 k
Desnibela: 583 m
Denbora: 4 ordu

Legazpitik abiatuko gara, hasiera-hasieratik 500 metroko desnibela igoko dugu
Gorostiaga tontorrera ailegatzeko, bidea erosoa da baina. Tontorrean antena bat,
ermita bat, gurutze handi bat eta aterpe bat topatuko ditugu. Aterpe honetan
TURROI EGUNA ospatuko dugu.
Aterpearen ezkerraldetik abiatzen den bidetik jarraituko dugu. Hasieran mendilerrotik ibiliko gara Oregi eta Ezkortazarreta mendietatik pasatuz, hau guztia
mendi-bizkar leuna da (gailurrak alde batera utzita). Arrolara heldu baino apur bat
lehenago Legazpira jaitsiera hasiko dugu, porlanezko bide batetik gehienetan.
Legazpin gaudela herria ezagutzeko aukera izango dugu eta bertan bazkalduko
dugu.

Scroll to Top