Espeleologia – Mairuelegorreta (Gazteak)

Irailak 29

Adina: 12-17 urte bitartekoentzat
Prezioak: 20€ bazkideak, 50€ bazkideak ez direnak
Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)
Izen-ematea: Irailak 17, 19:00etatik 19:30era ordainketa egiteko eta baimenak sinatzeko. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
Aurretaiaz apuntatu nahi izanez gero, formulario honen bitartez egin daiteke: https://labur.eus/ins-espeleologia
Irteera: Olleria kaleko autobus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 9:00etan

 

Landakoko anbulategi parean elkartu eta Muruako harrobietarantz abiatuko gara autobusez. Bertara heldu eta motxilak lepoan ordubete inguruko txango ederra izango dugu Mairuelegorreta kobazuloaren ahora heltzeko.
Sartu eta ibilbide zirkularra egingo dugu Mairuelegorretako kobazuloaren txoko ezagunenak eta bitxienak ezagutzeko.
Sarreratik Zezen plazara abiatuko gara, kobako puntu ezagunena, handik Erlojuko gelatik pasatu eta gero Atzaparkadako eszentrikak miretsi, ostean “Peña grande”, kobako gela handiena ikusi eta gero Barraskiloen meandroetan murgilduko gara, bukaeran “Deabrua” ezagutuz kanpora helduko gara.
Abentura, emozioak, bizipenak eta mundu zoragarri bat ezagutuko dugu.
Irteterakoan inguruko basoetan bokadiloa jan eta etxerako bidea hartuko dugu esperientzia ahaztezin honek gure begi ninietan utzitako arrastoak iltzatuta

Scroll to Top