Bizkaiko bira. Ispaster – Laida.

Irailak 29

Prezioak: bazkideak 10 € (autobusean 15 €), bazkide ez direnak 15 €.
Txartelak: Irailak 19 (bazkideak soilik), 24 eta 26
Irteera: Landakon, 08:00 etan

Track GPXTrack Wikiloc

Ispasterretik abiatuko gara Kortazar auzora, errepide asfaltatu batetik, eta 200 metro eskasean utziko dugu, GRaren arrastoei jarraituz. Ibilbideak belarrezko pistatik jarraitzen du eta Santiago baselizaraino hurbiltzen gaitu. 1,2 km eskas egin ondoren, basoko makineriak profanatutako pista bat aurkituko dugu, lokatz dezente aurkitzeko txartel askorekin. Basatza hori ezkerretara dagoen alanbre-hesi batetik (1,5 km) utziko dugu. Bertan, gure GRaren markak ikusiko ditugu. Horrela, belardi batean sartuko gara, eta, bertan, oso litekeena da ganadu ugari egotea (adarrak barne); beraz, kontu handiz ibili, batez ere bertan txahalak egon ezkero.
Belarditik ateratzen gaituen beste alanbre hesi bat zeharkatu eta Zarandoa landa-gunera iritsiko gara (2,2 km). Hemendik aurrera, basoko lanen ondorioz, pista hondatua dago berriro (lokatza, putzuak eta adar gurutzatuak). Hurrengo bidegurutzera heltzean, hormigoiak eta “todo-uno” materialak hartzen duten protagonismoa (4. km). Ibilbidearen 5. kilometroan, Ullarbe baserrira iritsiko gara. Han, ibaia zeharkatu, eta ibai-pasealeku batean sartuko gara, Urtubiaga burdinola zaharraren hondakinetatik igarota. Merezi du bertan begiradatxo bat botatzeak. Eraikinaren ondoren, pasealekuak jarraitzen du eta kostaldeko Ea herrira iristen gara (6. km).
Errepidea zeharkatu eta asfaltoan gora egingo dugu Angelutxu auzoraino (7. km). Hortik aurrera, igoera baretu egingo da, baina ez du etenik izango Natxituara iritsi arte (9,4 km).
Beste jaitsiera bat egingo dugu Kalbarioraino, eta, haren ostean, kontu handiz zeharkatuko dugu errepidea. Jarraian, berarekiko paraleloa den bidezidor batek Arboliz auzora atarako gaitu, non berriz ere errepidearekin topo egingo dugun. Hala ere, berehala utzi eta asfaltatutako auzo-bide berriak hartuta, Ibarrangelu erdigunera iritsiko gara (11,5 km).
Herrigunea behetik gora zeharkatu, eta, arrasto zuri eta gorriei jarraituz, Elantxobeko hilerrira iritsiko gara (13. km). Bertatik, Ogoñoko tontorrera igo edo herri bitxi honetara jaitsi gaitezke.
Bi aukera horiek alde batera utzita, Ibarrangelu eta Laga lotzen dituen errepidera jaitsiko gara. Bizkaiko Biraren ibilbide ofiziala hondartzaraino iristen da eta gero atzera egiten du. Buelta hori saihesteko, Akorda auzoaren ingurura zuzenean igotzeko aukera hartuko dugu, Gendika auzotik barrena. Horretarako, 14. kilometroan, gutxi gorabehera, errepidea zeharkatu eta hormigoizko pista bat hartuko dugu, Allika auzoraino (15,5 km). Puntu honetan, ibilbide ofizialaren markak aurkituko ditugu berriro.
Hemen hasiko dugu Akordatik Atxarreko San Pedro ermita dagoen muino pribilegiatura iristen den ohiko igoera (17,7 km), hein handi batean, Bizkaiko Biraren ibilbidearekin bat datorrena. Leku bikain honetan Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ikuspegi zoragarriaz goza dezakegu.
Igoeraren azken zatia, 700 bat metro, desegin eta Dantzalekuko bidegurutzera itzuliko gara, han utzi bait ditugu GR 123ren markak. Orain, arrastoei jarraituz hasiera batean, Kanalarantz joko dugu, baina eskumatara bidezidor bat aurkitzen dugunean (19. km), bertatik joko dugu xendra estu batean behera joateko. Harrobi zaharrak zeharkatuta, zuzenean Laidako kanpinean agertuko gara.
Distantzia: 20 km
Igoera/Jaitsiera: 770 m/880 m

Scroll to Top