HERNIO (1078 m) Iturriotzetik

Urriak 6 


Irteera:
urriak 6, 9:00etan Ollerias kaleko geltokitik (Landakoko anbulategiaren parean)
Izen-ematea:
Asteartea, urriak 1, 19:00-20:00etan Alpino Tabira klubeko lokalean (Goienkale 9, Durango).
Prezioak:

  • Nagusi bazkideak: 10 €
  • Haur bazkideak: 3 €
  • Haur ez-bazkideak: 5 €
  • Nagusi ez-bazkideak: 15 €

Ibilbidearen informazioa:

Hernio mendia gipuzkoako mendi ezagunetariko bat da, Oria eta Urola aranen artean aurkitzen dena. Ibilbidea Iturriotzeko bentan hasiko dugu eta zubi txiki bat igaro ostean, basoan sartu eta GR a jarraituko dugu. Basotik irten eta paisaia guztiz aldatuko zaigu, zelai eta harrizko bide ikusgarri bat izango dugu begien aurrean. Bidea jarraituz, Zelatun-eko lepora helduko gara, non bertatik azkeneko tartea egingo dugun, kurutzeraino. Bertan sendatzeko gurutzea dago bere uztaiekin (Tradizioak dioenez, uztaiak mina duten gorputz ataletatik pasa ezkero, hauek osatu egiten dira) Bueltan, Zelatuneko lepora jeitsiko gara berriz eta bertako zelaietan bazkaldu eta indarrak berreskuratuko ditugu. Nahi izanez gero, Zelatunen borda bat dago janaria eta edaria erosteko.

Luzera: 8 km Iraupena:3-4 ordu Desnibela: 477m

Scroll to Top