GORLIZKO ITSARGIA ETA ERMUAMENDI IBILBIDEA

Irailak 22

Data: Irailak 22
Irteera: 09:30etan autobus-geltokian

Izen-ematea: Asteartea, Irailak 17, 19:00-20:00etan Alpino Tabira klubeko lokalean (Goienkale 9, Durango).

Datuak:
⦁ Ibilbide mota: zirkularra
⦁ Distantzia: 8,ekm
⦁ Denbora: 2 ordu eta 30 minutu
⦁ Desnibel metatua: 410m

Deskribapena: Gorlizko Ospitaleko aparkalekura iritsitakoan, Astondoko duna fosiletatik igarotzen den bidezidorra hartuko dugu, eta gero, hainbat begiratokitatik igaroko gara Gorlizko itsasargira iritsi arte. Itsasargitik gertu, bunkerren lerro defensibo zahar bat zeharkatuko dugu. Gogoratu frontala ekarri behar duzuela!! Billano uhartetxoa ere ikusi ahal izango dugu, 300 metro luze eta 1,8 hektarea dituena. Balio handiko naturgunea da hegazti-faunarentzat eta itsas hegaztientzat, hori dela eta, Biotopo Babestu izendatzea aztertu zen. Uharteak herensuge baten itxura duela diote, uretatik ateratzen, eta beste batzuek fraide baten silueta ikusten dute. Zer ikusten duzu zuk? Itsargitik bertatik Ermumendira (292m) eramango gaituen bidezidorretik abiatuko gara. Gailurretik Armintzaraino jarrai daiteke, baina gu kontrako noranzkoan joango gara, Fano zelaietatik igarotzen den bidesidorretik jaisteko, eta azkenik hasierako puntuan uzten gaituen bidera helduko gara. Nor animatzen da gero Gorlizko hondartzan urteko lehen txaplata hartzera?

Scroll to Top