Cordiñanes – Jermoso – Remoña – Sta Maria de Valdeon – Fuente Dé

Irailak 7 – 8

Irteera ordua: 06:00.
Prezioak: 90 euros (solo socios), no socios 115 euros
Txartelak: Uztailak 16, 18 eta 23
Oharrak:

  • FEDERATUTA EGOTEA GARRANTZITSUA DA IBILBIDE HAUEK EGIN AHAL IZATEKO

Irailak 7

(Coordiñanes de Valdeón/ Refugio Collado Jermoso/ Remoña/ Santa Marina de Valdeón)
Igoera ia ia etengabekoa da, 1.200 igoerako desnibela (1.500 m metaturik) 6,5 kilometrotan.
Cordiñanes de Valdeon herritik abiatuko gara, Asotineko errenda zeharkatzen, baliza horiz/zuriz ongi markaturiko bidea da, harkaitzean egindako pasabide batzuk dituena, eta Asotingo pagadira iristen dena, Asotingo ibarretik eta pixka bat gorago ere. Puntu honetan bi aukera ditugu: eskumaldean Honda Kanaletik igo edota ezkerraldetik, ingurubide bat eginez, markaturiko bide aldapatsutik “Collado Solano” heltzea, bide honek Mendebaldeko mendiguneko ikuspegi zoragarri ditu: Gaztelako Peña Santa, Bermeja dorrea…
Collado Solano atzean utziko dugu, ibilbidearen alde gogorrena egiteko, igoera etengabekoa da, “Argayo Congosto”tik doa, inoiz eskuak eta oinak erabili beharko ditugu, beti ere hito eta balizaz markaturiko bidetik, azkenik Collado Jernoso aterpetxera helduko gara. La Colladinas-etik jarraituko diogu ibilbideari eta Collado Remoñatik Ardilla Real aterpetxera jaitsiko gara Santa Marina de Valdeonen.
Track GPXTrack Wikiloc

Irailak 8

(Santa Marina de Valdeón / Fuente Dé)
Igandean ibilbidea erraza izango da Santa Marina de Valdeonetik Mercadillo deritzon bidezidorretik Fuente Dé-raino.
Track GPXTrack Wikiloc

Scroll to Top