MUGARRI EGUNA 2024

Ekainak 9, igandea.

Irteera: Andra Mariako elizpea, 8:00

Track GPXTrack Wikiloc

Ibilbidea:

1. zatia: Bidezelai aisialdi gunera heltzea (4 km)
2. zatia: Mugarrien ibilbidea (6 km). Iragan urtean Neberondon amaitu genuen arren, aurten ez gara bertara igoko. Aurtengo lehen hiru mugarriak bisitatzeko (Izurtza eta Durango bereizten dituzte) bertatik mendi hegalera igo beharko ginateke, Mugarrako hormara, xendra argirik gabe eta inguru nahiko piko batetik. Beraz, paraleloan joango gara, pistatik Santa Luzia auzorantz, kontuan izanda Mugarrako goialdea Izurtzako lurrak direla eta behekoak Durangokoak.

Santa Luzian gorantz gogor egingo du ibilbideak, gero baretzeko, Mugarrikolandaren magalean lehen mugarria aurkitu arte. Honek zehaztuko du Durango, Izurtza eta Mañaria arteko muga. Handik, Durangoko mugen barruan, Mugarrikolandako iturrira joko dugu. Mañariarekin muga zehazten duen mugarria iturri honen atzealdean dago.

Hemendik aurrera ibilbidearen zati zail eta irregular bezain ederrenaren ordua iritsiko da, eta Mañaritik banatzen gaituzten zenbait mugarri ikusiko ditugu. Durangoko punturik altuenean (912 m) Dima, Durango eta Mañaria banatzen dituen mugarria aurkituko dugu.

Beherantz hasiko gara. Dimatik banatzen gaituzten mugarriak jarraituz laster Dima, Durango eta Zornotza banatzen dituena aurkituko dugu. Lekuak Mugarriluze du izena eta mugarriaren garaiera ikusten dugunean ulertuko dugu zergatik.

3. zatia: Mugarriluzetik Landaederrera (3,5 km) doan pistara Marmol harrobitik gertu urtengo dugu. Landaederrean KOPAUA egingo dugu eta OPARIA emango zaie parte hartzaileei.

Oharrak:

  • Aurtengo ibilbidea denetatik mendizaleena da. Lasai hartuko dugu, baina kontutan izan prestatuta joan beharko dugula. Astiro joango gara eta behar besteko atsedenak hartuko ditugu.
  • Kirol zapatilak barik, hobe da botak eroatea, ez basa dagoelako soilik, baita ere, orkatila babesteko, zati batzuetako zorua oso irregularra bait da.
  • Ura eroan behar da, mendira joaten den guztietan bezala.
Scroll to Top