Izki. (Familiak)

CANCELADA Irailak 30 – Urriak 1

Hitzordua: Goizeko 8:30etan – Olleria kalea (Landakoko anbulategiaren parean)

Loa: Kanpezuko aterpetxean, pentsio erdian.

Eraman beharrekoa:

  • Larunbat eta igandeko txangoetarako janaria.
  • Lo-sakua.

IZEN-EMATEA:

  • NON: Alpino Tabirako lokalean (Goienkale 9, Durango)
  • NOIZ: Irailak 21
  • ORDUA: 19:00- 20:00 h
  • PREZIOA:
    • Helduak: Bazkideak 20 euro, ez bazkideak 50.
    • Haurrak: Bazkideak 15 euro, ez bazkideak 20.

Formulario honen bidez ere eman dezakezu izena, baina ordainketa egitera pertsonalki joan beharko da: https://labur.eus/izki-asteburua

Aurten familientzako asteburu-pasa irteera Arabako Izki Parke Naturalean izango da. Han, bi txango egingo ditugu. Lehena, larunbatekoa luzetxoagoa; bigarrena, berriz, lasaiagoa.

Irailak 30, larunbata: Santuario de Kodes – Ioar – Santuario Ibernalo (12 km, 800 metro desnibel eta 5-6 ordu)

Autobusez Durangotik irten eta Kodes Santutegira abiatuko gara. Txangorako beharrezko janaria motxilan, Ioar mendira igoko gara. Ekialderantza mendia jarraituta Kanpezurantza hurbilduko gara, Ibernaloko Santutegira, hain zuzen ere, Cogollo mendira igotzen den bidetik.

Urriak 1, igandea: Korres – Zirkularra (8 km, 400 metro desnibel eta 3-4 ordu)

Bernedo herritik gertu dagoen Korres herrira hurbilduko gara eta han ibilbide zirkularra egingo dugu. Bidean, Soila mendira igoko gara eta pare bat zuhaitz ikusgarri aurkituko ditugu, bata ezkia eta bestea hagina.