Azaroak 6
- Adina: 12-17 urte bitartekoentzat
- Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)
- Izen-ematea: Urriak 27, 19:00etatik 19:30etara. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
- Oharra: Egun horretan apuntatzen den gaztearen pisua eta altuera adierazi beharko da.
- Irteera: Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 8:30ean
- Eraman beharrekoa:
- Bainujantzia
- Kamiseta termikoa
- Toalla
- Janaria
- Zapatilak edo busti daitezkeen mendiko botak. Zola (suela) ona behar da.
- Prezioa: 20€ bazkideak, 60€ bazkideak ez direnak.
Agiñaga barrankoa bajatzeko Araia aldera joango gara, Ungino mendiaren magaletara hain zuzen ere. Ordu beteko hurbilketa egin eta gero errekara bajatuko gara arroilari ekiteko.
Arroilak, berez, 5-6 rapel ditu eta bukatzeko 25 metrotako badina handi bat. Batzuen ustez, azken ur-jauzi hau Arabako politena da.