Maiatzak 15
Adina: 12-17 urte bitartekoentzat
Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)
Izen-ematea: Maiatzak 10, 19:00etatik 19:30etara. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
Irteera: Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 9:00etan
Eraman beharrekoa: Mendira egunpasa eramaten dugu berdina (jatekoa, ura, txaketa bat…)
Prezioa
- 20€ bazkideak
- 50€ bazkideak ez direnak
Durangotik autobusez Egino eskalada-eskolara edo Oroko haitzetako eskolara joango gara, eguraldiaren arabera.
Oroko haitza Zuian kokatuta dago, Arabako Gorbeialdean. Santutegiaren ondoan, Zuiako Bailararen ikuspegi panoramikoa du, ingurune natural eder baten erdian. Eskalatzeko berrogeita hamar bide inguru daude bertan.
Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan Eginoko eskalada-eskola dago. Eskalada eremua hainbat sektoretan banatuta dago eta bide ugari ditu.