Besaide. Oroimen eguna 2025

Mendian hildakoen oroimen egunarekin bat eginez, urtero igotzen gara Besaidera, baina ibilbidea aldazten saiatzen gara. Aurten Kukutxeko Punta (775 m) bisitatuko dogu oroimen ekitaldiekin bat egin aurretik.

Eguna: Irailak 21, domeka .

Lekua eta ordua 8:10 Madalenako autobus geltokian. Durango

Ibilbidea : Arrazola – Ipiztekoarriaga – Kukutx – Besaide – San Roke – Arrazola.

Distantzia: 13 kilometro

Igoera / Jatsiera metatua: 585 metro

MIDE: 2 2 1 3
https://montanasegura.com/el-mide/

 

Arrazolatik urten eta errepidez helduko gara El Tope inguruetara (1 km). Meatzearen trenbide zaharretik Txabolondo pasatu eta hurrengo bidegurutzean eskumatik doan pista hartuko dogu. Tarte batez erreka jarraituko dogu eguneko aldats gogorrenei ekin aurretik. Laster agertuko jaku ezkerretara pista pikoa (2 km) eta berari ekingo deutsagu pinadian gora.

Coto Latre izeneko bordaren parean (3 km) aldatsaren lehen zatia gaindituta eukiko dogu eta atseden apur bat hartzeko aukera izango dogu.

Indarrak berrituta, beste ekinaldi bat egingo dogu hurrengo bordaren parera heldu bitartean non, atseden hartzeko aterpe txiki bat eukiko dogun (3,5 km). Hemendik aurrera ibilbidea leunduz doa eta uneoro dogu zaindari gure eskumatara Anbotoren piramidea, Ipizte eta Andastoko atxek ezker-eskuin lagunduta.

Ipiztekoarriagan (5 km) pinuak atzean itzi eta beste paisaia mota bat gailentzen da: pagadia. Aurretik, baina, Kukutx edo Amillondoko balkoira igongo gara ikuspegiaz gozatzeko.

Pagadian barneratuko gara 2 kmtan zehar, Tellamendi azpitik goazela, Larrabilen magalera heldu aurretik. Hemendik aurrera, pista zabalek hartuko dabe berriz lekukoa eta behin Larragain ezkerretik inguratuz, Besaide azpiko monumentura helduko gara (9 km). Espero dogu bertan egotea 11:00- 11.30 inguruan.

Besaideko tontorrera joan etorria egin eta monumentutik behera Arrazola errekaren bila amilduko gara, pistarik pista. Erreka jarraituz helduko gara Topera eta hortik Arrazolara.

Oharrak:

  • 14:00 inguruan Durangon egoteko asmoa dago.

  • Garraio publikoa erabiliko dogunez, ez ahaztu Barik txartela.

  • Kukutxera bidean dagozen bordetarako igoera gogorra da eta tarte batzuetan zorua labankor egon daiteke. Oinetako egokiak, makilak eta ura eroatea garrantzitsua da.

  • Trak originalak moldaketak jasan ditzake, egoeraren arabera aztertuko direnak.

 

Scroll to Top