Senderismo Pirineos.

Uztailak 19-20

Irteera: Landakon, 06:00 etan
Txartelak:

Uztailak 19 larunbata

Col de Portalet (1794 m) igarobide historikoan hasiko da ibilbidea, gero Aneougo artzain-eremura jaitsi eta xidorbide batetik Pombie (2032 m) aterpetxeraino igoko gara.
Midi de Ossau hormen azpiko balkoi zoragarria.
Laku txikiz zipriztindutako bidezidorra Col de Peyregetera (2300 m) igo ostean, Bious haranera jaitsiko gara Cap de Pout (1645 m) txabolara iritsi-arte.
Berriro ere, Casterau Laku txikia zeharkatuz, Col des Moines (2168 m) iristeko.
Escalar Ibon paraje idilikoan behera egin eta Astunen (1710 m) amaituko da.
Iraupena:7-8 ordu

Uztailak 20 igandea

Camilleko bidexkaren etapetako bat erabiliko dugu bai Somport mendatetik (1632 m) hasita, baita Candanchunetik (1550 m).
Bi kasuetan, Col de Causiatera (1630 m) iritsiko gara, Aspeko sakaneko uharrera iristeko eta ondoren pagadi-basora eta aurrerago Ibon de Estanesera (1754 m).
Ibon de Estanes ailegatu orduko bidexka batek Sarriak haraneko pasabide ikusgarrira eramango gaitu, Pau de Verneratik pasatu eta gero Lizara aterpetxera (1540 m) jaitsiko gara, horrela ibilbidea amaituz.
Iraupena: 6-7 orduz

Gidaria: Benja Legarra Urkiola

Scroll to Top