Sagardotegia 2025

Martxoak 2

Prezioak: bazkideak 50 €, bazkide ez direnak 55 €.
Txartelak: Otsailak 18 (bazkideak soilik), 20, 25 eta 27
Plazak: 40
Irteera: Olleria kalean, 08:30 etan.

TRACK GPX          TRACK WIKILOC

Ibilbidea:

Doroño herrigunetik abiatuko gara iparralderantz, harizti txiki bat zeharkatu eta Gasteiz eta Trebiño lotzen dauzen Zaldiarango mendateko errepidera urteteko (1. km). Gasteizko norantzan metro batzuk egin ostean, ezkerretara igotzen dan pista bat hartuko dogu. Amaieran, bidezidor lauso bat aurkituko dogu, Bilboreta gailurraren inguruetara eroango gaituena. Bertan, ikuspegi interesgarriez gozatu ahal izango dogu (1,5 km).

Egin barri dogun igoeraz errekuperatzeko (200 metro 2 km baino gutxiagoan) atseden txiki bat hartuko dogu. Interesa dabenei Bilboretako gailur “ofizialera” (903 m) iristeko aukera emongo deutsegu. Gailur hori branka gisa altxatzen da basoaren gainean, Zaldiarango gailurraren begiradapean, gu gagozen lekutik 100 bat metro aurrerago.

Berrido elkartu, eta animalien bidexka estuetan behera joango gara, pagadi interesgarri bat zeharkatuz pista zabal batera urtetzeko. Pista honek, beste behin, Zaldiarango errepidera atarako gaitu (2. km).

Errepidea jarraituko dogu 600 metro aurrerago aurkitzen dan Zaldiarango gainaren norantzan. Puntu horretan, errepidea behin betiko itziko dogu eskumatik, eta GR 282-ren (Artzaintzaren bidea) arrasto zuri-gorriek gidatuko gaitue, Gasteiz hegoaldetik inguratzen duen ibilbide klasiko batean. Horrela, ehun mendien lehiaketarako puntuagarri dan Cuervo gailurrera iritsiko gara (1000 m, 5. km), eta, ondoren, GR 282a alde batera itzita (6,5 km), eskuinera desbideratu eta Areatza (914 m, 7. km) erdietsiko dogu.

Pista zabaletatik jaitsiera luze bat egitea besterik ez jaku gelditzen, eta holan helduko gara Trebiñu sagardotegiaren atarira, Askartzako herrigunean (10. km).

Distantzia: 10 km Desnibel positiboa: 550 m Desnibel negatiboa: 600 m

Oharra: Zaldiaran gaineraino taldean joango gara, errepidea bitan zeharkatu behar baitugu eta Bilboretako gailurraren inguruko bidezidorrak nahiko lausoak baitira.

Scroll to Top