Senderismo Montaña Palentina

Maiatzak 10 -11

Prezioak: bazkideak 80€, bazkide ez direnak 95 €
Irteera:
Olleria kaleko autobus geltokian, 06:00
Txartelak:
Apirilak 29 eta Maiatzak 6 
Gidaria
: Benja Legarra Urkiola

GR 1 Bidezidor historikoa

Cervera de Pisuergan (1.010 m) hasten da ibilbidea, Santa Maria del Castillo elizaren inguruan. Aurrerago, nekazaritzako bide batetik,   auzo-bide batera irtengo gara eta horrek Ruesga herrira eramango gaitu. Ondoren, urtegia inguratu eta Ventanillara helduko gara.

Rivera ibaian gora, eskuineko ertzetik,  La Vegako zubira iritsiko gara lehenengo, eta, jarraian, San Martin de los Herreros eta Rebanal de las Llantas herrietara.  Inguru horri Ibar Estua

(Valle Estrecho) esaten zaio. Hortik Alto de la Varga gainera (1.437 m) bitarteko zatia da zeharkaldiko gogorrena. Goian begiratokia dago.

Jaitsiera Valderrianes haranetik egingo dugu.  Pista tarteak izango ditugu La Lastra auzora iristeko,  eta aldasbehera lasaia Triollo herrira (1.300 m) bidean.

 

La Pernia eskualdea

Tremaya herrira (1.140 m) iritsi baino pixka bat lehenago hasiko dugu ibilbidea,  Pisuerga ibaiaren gaineko zubi batean. Peña Tremaya (1.437m) igotzea aukerakoa da.
Hegoaldeko norabidean,  Valsemana lepora iritsi behar da (1.304m),  eta gero,  sasiarte, txilar, harizti…eta zelai artean Celada de Roblecedo herrixkara helduko gara.
Asfaltatutako errepide zati batek San Felices de Castilleriara eramango gaitu. Herri horretan,  Estalayako parkinera doan GR 1 Bidezidor Historikoa hartuko dugu eta, jarraian,  haritz berezi bat (El Roblon) ikusi ondoren, Vañes herrixkara helduko gara, Requejada urtegiaren ondora. Hartzaren Bidetik beste herri txiki batera iritsiko gara, Arbejalera. Hor Pisuerga ibaia zeharkatuko dugu berriro eta Cervera de Pisuergako kirolgunean amaituko dugu ibilbidea.

Scroll to Top