Araba-Nafarroa. Monte Santo (1258 m). Cruz de Alda (1122 m).

Cruz de Alda

Otsailak 16

Prezioak: bazkideak 10 € (autobusean 15 €), bazkide ez direnak 15 €.
Txartelak: Otsailak 6 (bazkideak soilik), 11 eta 13
Irteera: Olleria kaleko autobus geltokian, 08:00
Gidaria: Roberto Gil

TRACK GPX

OTZAMENDI/MONTE SANTO (1258 m) ETA PERRIAIN/ALDAKO GURUTZEA (1122 m)

Gastiain herrian hasiko dugu ibilbidea. Lana bailaran gaude, Lokiz mendilerroaren hegoaldeko beheko aldean. Iparralderantz joko dugu, zintzilikatutako haran polit baten sarreraren bila. Hortik
Arnabako atakara (1245 m) iritsiko gara. Gure eskuinean (E) Otzamendi gailurra geratzen da, eta ezkerrerantz jarraituta (M) laster zapalduko dugu Arnabako gailurra (1248 m). Bideak aurrera jarraitzen du, beherantz eta mendebalderantz, gutxi gorabehera Araba eta Nafarroa arteko mugaren paretik, Mojon Largo (1006 m) izeneko ataka edo pasabidera heldu arte. Aldapan gora eginda (M) Perriaingo gailurrera edo Aldako Gurutzera (1122 m) iritsiko gara. Norabide berean, eta ia altuerarik galdu gabe, Txintxularri tontorrera (1124 m) helduko gara. Goiko aldetik jarraituko dugu,
Somorredondoko puntaraino (1077 m). Istorako arroila edo haitzartea ikusiko dugu bertatik. Goitik iparralderantz joko dugu, eta, pistan behera eginda, Done Bikendi Harana herrian (San Vicente de Arana) amaituko dugu txangoa.

Luzera: 15,5 km; desnibela: 770 m gora eta 630 m behera.

Scroll to Top