Abenduak 22
Familien urteko azken irteera. Abenduaren 22an Olentzero eta Mari Domingiri Atxerdiko kobazuloan duten buzoira gure gutunak eramango dizkiogu ea opariren bat ekartzen diguten. Eta zorte apur batekin, agian bertan aurkituko ditugu!! Kobazulo hau Mugarra magalean aurkitzen da, Neberondotik oso gertu, 15-20min aldatz goran.
Bidezelai aisialdi guneko parkinetik aterako gara, Santa Luziara igotzen den pista hasten den lekutik, San Andresko baseliza baino pixkat gorago.
Irteera ordua 10.30ak izango da, aipatutako parkinetik. Eta… ez ahaztu hamaiketakoa eta linterna edo frontala ekartzeaz!