Bizkaiko Bira. Etapa 6. Axpe – Bakio

Abenduak 1

Prezioak: bazkideak 10 € (autobusean 15 €), bazkide ez direnak 15 €.
Txartelak: Azaroak 21 (bazkideak soilik), 26 eta 28
Irteera: Landakon, 08:00 etan.

TRACK GPXTRACK WIKILOC

Busturiako Axpe geralekuan hasiko dugun ibilbide honetan GR 123 “Bizkaiko bira”, PR-BI 176 “Katillotxu eta GR 38 “Ardoa eta arrainaren ibilbidea” kateatuko ditugu.
Abiña eta Toñako hondartzak igarota, Sukarrietako erdigunean sartuko gara. Udaletxe inguruan PR-BI 176 eta GR 123 ibilbide berria banatzen dira. GR-a zintzo jarraitu nahi izan ezkero errepide kontratik joango ginateke Bermeora, behin Mundakatik pasatu ondoren. Hala ere, gure aukera PR ibilbidea hartzea izango da Katillotxu tontorrera bidean. Tontorra erdietsi (336 m) eta, GR 38 ibilbidetik Demiku auzunea igarota, Bermeora heltzen gara.
Bermeoko autobus eta tren geltokian (10 km), “Bizkaiko Bira” berreskuratu eta herrian murgilduko gara, kale artean. Bakiora bidean irten ahal izateko oso lagungarri izango zaigu traka gainean eramatea, marka zuri-gorriak ez bait daude oso argi. Horrela, kiroldegiaren paretik igaroko gara eta jarraian, Matxitxakora doan errepide estura urten. Laster baina, Arene Gibelortzaga auzoan, errepide hau alde batera utziko dugu.
Auzunea igaro eta 3 km inguru dituen igoerari ekin beharko diogu, 300 metroko desnibela gaindituz baso (edota landaketa) bideetan zehar. Goiko pistagurutzean (14 km) Burgoako tontorra dugu zain. Berau inguratu dezakegu GR 123 ibilbidetik edota, gasbidean zehar, igoera labur bezain piko bat gaindituz, Burgoako tontorra erdietsi (451 m).
Tontorrean behera, laster egiten dugu bat berriz ere marka zuri-gorriekin eta horrela iritsiko gara Eneperi inguruetara.
Bakio 2 km eskasera daukagu, bide gorabeheratsu bat tartean. Eneperi igaro eta, Gaztelugatxeko ikuspegi eder batez gozatu nahi izan ezkero, Kastillo muinora joan etorria ere egin dezakegu (175 m).

Distantzia: 20 km
Igoera / jaitsiera metatua: 920 m