Azaroak 17
Prezioak: Bazkideak 10 € (autobusean 15 €), bazkide ez direnak 15 €.
Izen ematea: Azaroak 7(bazkideak soilik), 12 y 14
Irteera: 08:00, Landako.
Etapa honen helburua Kanalatik Sukarrietara pasatzea da, 4. eta 6. etapak lotuz, baina Laidako hondartzan dagoen itsasontzirik erabili barik. Itsasontzi hau udako sasoiz kanpo asteburuetan eta jai egunetan dabil soilik.
Laidako hondartzatik abiatuz, itsasadarra zeharkatuko dugu Gernikatik hurbil eta Sukarrietara igoko dugu itsasadarraren beste aldetik. Ibilbidea zoragarria da padura aldetik murgilduko gara une oro. Ez da mendi martxa bat izango, paseo luze bat baizik.
Ibilbidearen zailtasunik handiena honen luzera da, astunegi suerta daiteke, baina ez du bestelako arazorik, padura edo hezeguneak zeharkatu baino, beraz: oinetako aproposak erabili.
Laidatik abiatu eta kilometro bat inguru atzera egingo dugu, aurreko etaparen amaierara hurbilduz, San Martin ermitatik pasatuko gara (……..).
Aldapa igoko dugu Kanalako artadira ailegatuz, bertan guruzbidea hartuko dugu. Baso-pista ez dago erabat garbi baina arazorik gabe pasa daiteke; hori bai, bidexidorrak ilaran jarriko gaitu.
Artaldiko alde honetan aurrerago joanda aurkitu dezakegun zonalde bat saihestuz, zeren eta, nire iritziz, arazoren bat sor gaitzake bertaratzen garenean; beraz, ezkerretara hartuko dugu eta bide honek goi partetik eramango gaitu, errepidera helduko gara, berau kontu handiz zeharkatuko dugu guruzbidea kurba erdian baitago eta ikuspen eskasa du.
Artadiko zatia, egin izan dudanean lehor zegoen, baina konturatu naiz bustita baldin badago edo euria eginez gero labankorra suerta daitekeen zenbait zati aurki ditzakegula, kontuz ibiliko gara baldin eta egoera horrelakoa balitz.
Errepidea zeharkatu bezain pronto San Lorenzo ermitara helduko gara (……), eta aurreratxuago paduraren erdian Ozollo itsas-errota ikusiko dugu (…….). Bertan zubia zeharkatuz Ozollora helduko gara, Arteagako gaztelua (……) baino lehenago dagoen auzora. Gaur egun gaztelua hotela da eta bisita merezi du.
Arteagako kaletatik Urdaibai Bird Center-ra helduko gara, eta aurreratxuago Kortezubira.
Errepidea zeharkatu ondoren, kaleetatik udaletxera helduko gara, eskilarak igoko ditugu eliz aldera eta egurrezko bidexka ederra aurkituko dugu padura gainean.
Ibilbide luze baten ostean, beti ere egurrezko bidetik Gernikako itsasadarrera iritsiko gara. Puntu honetan, 4 edo 5 kilometro laburtzeko asmoz, Uradaibaiko zubia zeharkatuko dugu horrela ez dugu Gernikaraino heldu behar. Ibilbidea ederra da, baina, nire iritziz, hurrengo metroetan aurkituko dugun berbera da.
Ibilbide luze baten ostean Murueta inguruko teileri zaharrera helduko gara.
Teileria atzean utzita, padurako zatirik labankorrenean murgilduko gara; beraz, presarik gabe 500 metroko alde hau zeharkatuko dugu.
Trenbidea pasatuko gara eta San Kristobal errepide ondotik doan bidegorritik ibiliko gara, errepidea utziko dugu eta etxeen artean eskumetara hartuko dugu.
Sukarrietako bidea jarraituko dugu porlanezko auzobidetik, Madariaga dorre dotorea (Ekoetxe) ikusiko dugu (………), hau da Zonaldeko Ekosistema Gunea, apur bat gerotxeago eskumetara hartuko dugu.
BBK eraikuntza, haurrentzako udalekuaren aurretik pasatuko gara. Zuzen Sukarrieta aldera joango gara.
Aurretik treneko nasatik Sukarrietako Padura Parkera helduko gara, bertan ibilbidea amaituko da.
Horrela, porlanezko bide askotxoko etapa luzea amaituko dugu eta laster hurrengoa.