Azaroak 10
Irteera: azaroak 10, goizeko 9:00etan Ollerias kaleko geltokitik (Landakoko anbulategiaren parean)
Izen-ematea: Asteartea, azaroak 5, 19:00-20:00etan Alpino Tabira klubeko lokalean (Goienkale 9, Durango).
Prezioak
- Nagusi bazkideak: 5 €
- Haur bazkideak: 3 €
- Nagusi ez-bazkideak: 15 €
- Haur ez-bazkideak: 5 €
Ibilbidearen informazioa: Luzera: 10,5 km Iraupena:4-5 ordu Desnibela: 750m
Brinkolako Barrendiola urtegitik hasiko gara, GR 283a jarraituz, ”Gaztaren ibilbidea”-ren etapa bat egiñez. Urtegia inguratzen dugun bitartean, albo batetik goruntz egingo dogu basoan sartuz, borda batzuk pasatu eta bidea goruntz jarraituko du harrizko bidera heldu eta paisaia aldatu arte. Punturik altuenean,1200m inguru, Arriburdin eta Artzanburu mendien artetik pasatuko gara, eta Duru-ko txaboletara helduko gara. Hortik aurrera, bidexka batzuetatik dana aldatz behera izango da, Arantzazura heldu arte.