Martxoak 9
Noiz: Martxoak 9
Hitzordua: Goizeko 10:00etan – Urkuletara doan biribilgunean (Mañaria)
Prezioa: Doan
Aurtengo lehenengo familia irteeran gure inguruko paraje ezezagun bat ezagutuko dugu.
Mañarian, Urkuletako auzorako sarreran, elkartuko gara goizeko 10etan gure ibilbidea hasteko. Saibirantz doan pista hartuko dugu. Erreka ondotik joango gara Saibiko lehenengo aldapa gogorrak hasten diren tokirarino.
Puntu honetan, ezkerreko aldetik, ura batzen duen ubide edo kanal bat datorrela ikusiko dugu. Eskubaratz inguratzen duen ubide honek, piszina itxurako urtegi batera eramaten du ura. Bere garaian, martxan zegoenean (2007ra arte), ur hori hodi batetik jaitsi, eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen zen azpian dagoen Saltu izeneko zentralean.
Guk ubide hori jarraituko dugu urtegira heldu arte. Zati batzuetan gainetik, beste batzuetan barrutik, edota ondotik joango gara. Urtegi edo piszina moduko hau (5500m3) leku ederra da bokata jateko.
Bueltatzerakoan, ubidea jarraituko dugu zati batean hasierako puntura eramango gaituen beste pista bat hartu arte.