Bizkaiko bira. Elorrio – Ermua

Otsailak 18

Prezioak: bazkideak 10 € (autobusean 15 €), bazkide ez direnak 15 €.
Txartelak: Otsailaren 8tik aurrera.
Irteera: Landakon, 08:00 etan.

Ibilbidea:

A aukera
Track GPXTrack Wikiloc

Elorrioko San Anton auzoan hasten da ibilbidea, eta bertan hartuko dugu GR 123 delakoa, nahiz eta gaur egun ez dagoen balizatuta. Galtzada batetik Gazeta auzoraino igoko gara. Asfaltatutako bideak baserrien artean jarraitzen du, antena batzuetarantz. Han asfaltoak hormigoiari uzten dio bidea eta, aurrerago, basoko pistei. Mendi-bidea, gero eta zabalagoa basolanetarako erabiltzen delako, Elgetarantz igotzen den errepidearekiko paraleloan doa, eta bertan ikusiko ditugu lehenengo GR markak. Intxortarako bidegurutzean, guk ekarri dugun bidea nahiko lokaztuta dagoen paraje batetik jaisten da Elgetako errepideraino. Kaminoa gurutzatu eta San Urbano (Santruan) ermitara iritsiko gara. Indarrak berreskuratu ondoren, beharbada etapako zatirik gogorrena hasiko da. GRa alde batera utzi eta gertu dagoen Erdella gailurrera igoko gara. Bidezidor zati hori aldapatsua da, baina ondo markatuta dago; zailtasun bakarra gainditu beharreko desnibela baino ez da. Behin gailurrera iritsita, aldapan behera egingo dugu 120 bat metroko desnibela, aterpe batetik hurbil dagoen mendi-bizkar batera heldu arte. Puntu horretan, Erdella eta Santa Marina (Santa Maña) banatzen dituen bidegurutze argia dago. Bertan eskuinerantz hartu, mendigaina ezkerrera dela, eta berriro sartuko gara GR 123ko ibilbide ofizialean. Marka zuri eta gorriei jarraitu, tarteka gune lokaztu batzuk pasatu eta, pixkanaka, Aixolako urtegira iritsiko gara. Presa ezkerretik inguratuko dugu, eta gero ez dago besterik Eitzaga auzora (Zaldibar) doan pista zabala jarraitzea baino. Eitzagatik Ermura, etaparen amaierara, bidegorritik egingo dugu.
Distantzia: 16 kilometro       Desnibel positiboa: 710m       Desnibel negatiboa: 730m

 

B aukera
Track GPXTrack Wikiloc

Aukera honetan beste bi tontor igotzea proponitzen da, Intxorta eta Santa Marina, etapari XXX metroko desnibela gehituta. Ibilbidearen hasiera denok batera egingo dugu. B aukera egiten dutenak San Urbanora heldu baino metro batzuk lehenago desbideratuko dira Intxortara igotzeko. Gailurrera iritsi ondoren, behera egingo dute eta, lasterrera, berriro aldapa gora, Erdella puntara. Bertatik, mendigaina utzi barik, Santa Marinarako bidea hartuko dute. Hirugarren tontorra zapalduta, bidezidor eroso batetik jaitsiko dira GR 123rekin bat egin arte.
Distantzia:
19 kilometro Desnibel positiboa: 1100m Desnibel negatiboa: 1150m

Scroll al inicio