Federatuta bazaude eta mendi-jardueran istripuren bat baduzu, aseguruaren estaldurak erabiltzeko, EMF/FVM-ren web orrian adierazitako urratsak eman behar dituzu. Garrantzitsuena da:
- Jarraitu “ISTRIPUEN JARDUERA–PROTOKOLOA” dokumentuko jarraibideei
- Protokolo horrek adierazten du «EMF ISTRIPUEN PARTEA» bete eta sinatu behar dela.
- Eta ez ahaztu beti joan behar zarela «EMF Koadro Medikoan» zerrendatutako zentro edo profesional batera.
Edozein zalantza argitzeko, aseguru-artekariarekin harremanetan jarri ahal zara ( Nº tlfn. 911697746) Euskal Mendizale Federazioan federatutako pertsona gisa identifikatuz.