Ermitak bide Durangaldea bizi. (Z)(M).

Martxoak 16/16 de marzo

“Ermitak bide, Durangaldea bizi” liburuko ibilbideei heldu eta proposamen barriekin gatoz.
2024. urteko lehen urteera honetan, liburuko hiru ibilbideren arteko nahasketa bat proponitzen dogu. Hain zuzen ere, 5. ibilbidearen azpi-etapetako baten oinarrituko gara, eta beroni 4. eta 9. etapetako tarteak gehituko deutsaguz. Horrez gain, GR 229 Mikeldi ibilbidearen zati bat ere aprobetxatuko dogu. Eta etapari intentsitatea gehituko deutso Elosu inguruetatik Atxartera, Untzillatxen hegoaldetik, egin behar dan jatsiera haundiak.

Lekua eta ordua: 8:30, Tabirako San Pedro elizan
Izen-emotea: Martxoak 12 eta 14, klubeko ohiko ordutegian, izen-abizenak eta hartu-emonetan jarteko modu bat emonda (telefonoa, emaila…)

Hora y lugar: 8:30, en la iglesia San Pedro de Tabira.
Inscripción:
12 y 14 de marzo, en el horario habitual del club, dando nombre y apellidos y una manera de contactar (teléfono, email…).

Track GPX — Track Wikiloc — Perfil

Ibilbidea (Durango – Mañaria – San Martin – Atxarte – Durango)

Tabiratik Mañariraino izen bereko errekaren albotik egingo dogu, ohiko ibilbidetik. Mañaria herria pasatuta ere, Urkuletara bidean, errekaren ondotik jarraituko dogu oraindik. Saltu minizentraletik lasterrera, asafaltoa itxi, ezkerrera egin eta basoan barneratuko gara.
Eguneko lehen igoerak Urkiolako errepidera atarako gaitu, Garaitorretik gertu. Adi! Puntu horretan kaminoa kurutzatu beharko dogu, eta tarte txiki baten erne, San Martin ermitara doan pista hartu arte errepide ondotik joango gara eta.
San Martinen hamaiketakoa egin eta Elosura igon beharko dogu, gero Atxartera bidean dagoen 300 metroko aldasbehera haundiari ekin aurretik. Nahiz eta bidea argi egon, kontu haundiz egin beharreko jatsiera da.
Eguneko zailtasun nagusia gaindituta, eta behin Atxarten gagozala, betiko bideetatik bueltatuko gara Durangora.

Distantzia: 18 km
Igoera/Jatsiera metatua: 600 m
MIDE: 2 2 2 3

Oharrak:

  • 14:30ean Durangon egotea itxaroten dogu.
  • Oinetako egokiak eta makilak eroatea komeni da, tarte askotan segurutik lokatza egongo dalako eta distantzia txikian desnibel haundia bajatu beharko dogulako.

Recorrido(Durango – Mañaria – San Martin – Atxarte – Durango)

De Tabira a Mañaria seguimos la estela del río del mismo nombre, por el recorrido habitual. Después de pasar Mañaria, y tomando dirección Urkuleta, todavía nos seguirá acompañando el río un rato hasta que, poco después de pasar la minicentral de Saltu, nos desviamos a la izquierda, abandonando el asfalto y tomando una pista forestal ascendente.
Poco más adelante salimos a la carretera de Urkiola, cerca de Garaitorre. En ese punto, ¡atención!, debemos de cruzar la carretera y seguir un corto tramo por el arcén antes de enfilar la subida hasta la ermita de San Martín.
Tras hacer el hamaiketako en San Martín, seguimos ascendiendo un rato hasta llegar al collado de Elosu, el punto más alto del recorrido. Aquí nos espera una empinada bajada de 300 metros hasta Atxarte. La senda no tiene pérdida, pero exige atención para superarla.
Llegados a Atxarte, volvemos a recorrer caminos habituales que nos dejan de vuelta en Durango.

Distancia: 18 km
Desnivel positivo/negativo: 600 m
MIDE: 2 2 2 3

Notas:

  • A las 14:30 se espera estar en Durango.
  • Conviene llevar calzado adecuado y bastones, ya que seguramente encontremos barro en varios de los tramos a recorrer y grandes desniveles a superar en poca distancia.