Ainsa. Arroila jaitsiera / Descenso de barrancos

Irailak 28-29/28-29 de septiembre

Irteera: Irailak 27 (furgonetaz joateko antolatuko gara)
Plaza kopurua: 12
Izen-ematea: Irailak 19, 19:00etatik 20:00etara. Alpino Tabira klubeko lokalean
Materiala: Alpinon eta Ourdaybin alokatuko da, behar izanez gero. Eskerrik asko, Ourdaybiko lagunei!
Prezioa: 105€ bazkideak, 150€ bazkideak ez direnak (Bidaia eta 2 gau pentsio erdian aterpetxean barne)
Parte hartzeko baldintzak:

  • 18 urtetik gora izatea
  • Igeri egiten jakitea
  • Federatuta egotea (edo astebururako aseguru pribatua kontratatzea)

Salida: 27 de septiembre (Nos organizaremos para salir en furgoneta)
Plazas: 12
Inscripción: 19 de septiembre, de 19:00 a 20:00 en el local del club Alpino Tabira
Material: Se alquilará en el Alpino y Ourdaybi si fuera necesario. Como siempre, nuestro agradecimiento a Ourdaybi por su colaboración.
Precio: 105€ socio/as, 150€  no socio/as (Incluye viaje y 2 noches en el albergue en régimen de media pensión)
Condiciones para participar

  • Tener más de 18 años
  • Saber nadar
  • Tener el carnet de la federación (o contratar un seguro privado para el fin de semana)

 

Pirinioetako haranak zeharkatzen jarraitzen dugu ekialderantz, eta Zuberoan, Hecho haranean, Panticosan eta Ordesan Ara ibaia elikatzen duten barrankoak jaitsi ondoren, aurten Sobrarbera abiatuko gara, Cinca ibaiaren arrora, Ainsatik gertu.
Inguru honetan barrankisten artean oso ezagunak diren hainbat arroil aurkituko ditugu, hala nola: Foz de la Canal, Trigoriero, Barrosa, Miraval… gertu ere Pirinioetako arroilik zirraragarrienetako bat izango dugu: La Larri.
Azken batean, baldintzen arabera (meteoa, ur-emaria, taldea) erabakiko dugu zein arroilera joan.
Pirinioetarako irteera hauetan parte hartzeko eskarmentua beharrezkoa da, hau da, erraztasuna ibaian zehar ibiltzean eta rapelatzerako orduan; esperientzia eta egoera fisikoa, azken finean. Horregatik, hainbat barranko egin dituzten eta ingurunean ondo mugitzen diren pertsonentzat pentsatutako irteera da.


Seguimos recorriendo los valles del Pirineo en dirección Este, y después de haber descendido barrancos en Zuberoa, valle de Hecho, Panticosa y otros que alimentan el río Ara en Ordesa, este año llegamos a la cuenca del río Cinca, en Sobrarbe, cerca de Ainsa.
Se trata de una zona en la que encontraremos muchos descensos, algunos de ellos muy conocidos en el mundillo barranquista, como: Foz de la Canal, Trigoriero, Barrosa, Miraval… También cerca tenemos uno de los más grandes barrancos de todo el Pirineo: La Larri.
En definitiva, dependiendo de las condiciones (meteo, caudal, grupo) decidiremos a cuál ir.
Estas salidas al Pirineo requieren soltura rapelando y caminando por el río; es decir, cierta experiencia y condición física. Por ello, se trata de una salida pensada para personas que ya han hecho varios barrancos y se mueven bien en el medio.