Urkuleta. Zentral hidroelektrikoa(Familiak)

CANCELADA  – BERTAN BEHERA Urtarrilak 21 / 21 de enero

Ibilbidea:

Mañarian, Urkuletako auzoan, elkartuko gara goizeko 10etan gure ibilbidea hasteko. Saibirantz doan
pista hartuko dugu. Erreka ondotik joango gara Saibiko lehenengo aldapa gogorrak hasten diren
tokirarino. Puntu honetan, ezkerreko aldetik, ura batzen duen ubide edo kanal bat datorrela ikusiko
dugu. Eskubaratz inguratzen duen ubide honek, pizina itxurako urtegi batera eramaten du ura. Bere
garaian, martxan zegoenean (2007ra arte), ur hori hodi batetik jaitsi, eta elektrizitatea sortzeko
erabiltzen zen azpian dagoen Saltu izeneko zentralean.
Guk ubide hori jarraituko dugu urtegira heldu arte. Zati batzuetan gainetik, beste batzuetan barrutik,
edota ondotik joango gara. Urtegi edo piszina moduko hau (5500m3) leku ederra da bokata jateko.
Bueltatzerakoan, ubidea jarraituko dugu zati batean hasierako puntura eramango gaituen beste pista
bat hartu arte.

Recorrido:

Nos reuniremos en el barrio de Urkuleta de Mañaria, a las 10 de la mañana, para iniciar nuestro
recorrido. Tomaremos la pista que conduce al Saibi, caminando junto al río hasta donde comienzan las
primeras rampas potentes. En este punto, veremos un canal que recoge agua y la conduce, bordeando
Eskubaratz, a una especie de piscina.
En su día, cuando estaba en funcionamiento (hasta 2007), ese agua descendía por una tubería hasta una
central situada en la parte inferior, conocida como Saltu, para generar electricidad.
Nosotros seguiremos ese canal hasta llegar a la piscina. En algunos tramos por arriba, en otros por el
interior o por un lateral. Este depósito o piscina (5500m3) es un buen lugar para comer un bocata.
Al volver, seguiremos el canal durante un tramo hasta tomar una pista que nos conducirá al punto de
inicio.