Azaroak 12
Orientazio ibilbidea mapa eta argazkiekin.
Irteera: Goizeko 10:00etan, Urkiolako santutegiaren atzealdean. Bakoitza bere kontura igo beharko da Urkiolara
Salida: 10:00 en la parte de atrás del santuario de Urkiola, Cada uno irá a Urkiola por sus propios medios
Izen ematea: Azaroak 7, 19:00etan
Inscripción: 7 de noviembre a las 19:00
Prezioak: Bazkideak 5€, Ez-bazkideak 8€ eta umeak 3€ (umeek iparrorratza izango dute opari)
Precios: Socios 5€, no socios 8€ y niñ@s 3€ (l@s niños tendrán una brújula de regalo)
Duela bost urte antolatu zen ekintzaren antzekoa izango da.
Orientazio kirol konpetitibo izan daiteke, baina baita familian lasai egiteko ekintza bat ere. Gure irteerak orientazioa zer den ikusteko aukera emango du, mapa nola interpretatu azalduko dugu eta balizak topatzeak ematen duen poztasunaz gozatzeko aukera izango dugu.
Azalpenak eman ahal izateko taldetan banatuko gara. Azalpen labur batekin hasiko da eguna mapa nola interpretatu eta ibilbidea nola egin ikasteko. Ondoren talde bakoitzak Ibilbide gidatua egingo dugu. Azalpenak emango dira puntu batetik bestera, zein erreferentzia hartzen ditugun eta ibilbidea batera egingo dugu. Zalantzak argitzeko aukera ere izango da.
Ibilbidea ez da oso luzea, bi -hiru ordutan egin daiteke, kontutan hartuta mapa irakurtzeko geratu egin beharko garela eta argazkiak begiratu beharko ditugula, beraz oinez ibiliko garen denbora ez da hain luzea izango.
Orientazioko ekintzak Bizkaian eta inguruetan: Bidea Orientazio Kluba: www.cobidea.com