Urriak 1 eta 2
Hitzordua: Goizeko 8:30etan – Olleria kalea (Landakoko anbulategiaren parean)
Loa: Bernedoko albergean, pentsio erdian.
Eraman beharrekoa:
- Larunbat eta igandeko txangoetarako janaria.
- Lo-sakua.
IZEN-EMATEA:
- NON: Alpino Tabirako lokalean (Goienkale 9, Durango)
- NOIZ: Irailak 27
- ORDUA: 19:00- 20:00 h
- PREZIOA:
- Helduak: Bazkideak 15 euro, ez bazkideak 45.
- Haurrak: Bazkideak 10 euro, ez bazkideak 15.
Aurten familientzako asteburu-pasa irteera Arabako Izki Parke Naturalean izango da. Han, bi txango egingo ditugu. Lehena, larunbatekoa luzetxoagoa; bigarrena, berriz, lasaiagoa.
Urriak 1, larunbata: Santuario de Kodes – Ioar – Santuario Ibernalo (12 km, 800 metro desnibel eta 5-6 ordu)
Autobusez Durangotik irten eta Kodes Santutegira abiatuko gara. Txangorako beharrezko janaria motxilan, Ioar mendira igoko gara. Ekialderantza mendia jarraituta Kanpezurantza hurbilduko gara, Ibernaloko Santutegira, hain zuzen ere, Cogollo mendira igotzen den bidetik.
Urriak 2, igandea: Korres – Zirkularra (8 km, 400 metro desnibel eta 3-4 ordu)
Bernedo herritik gertu dagoen Korres herrira hurbilduko gara eta han ibilbide zirkularra egingo dugu. Bidean, Soila mendira igoko gara eta pare bat zuhaitz ikusgarri aurkituko ditugu, bata ezkia eta bestea hagina.