Durangaldeko ermitak. 4 ibilbidea. (M, Z)

Maiatzak 21

Ermitak Bide, Durangaldea Bizi  4

Errege-bide, bidezidor eta xendra guztietan gaindi

«Ibilbide honetan Urkiolako Parke Naturalean murgilduko gara, inguruan dogun beste harribitxietako baten. Mendizaleen gutizia dogu inguru hau, zer esanik ez Anboto tartean egonda, baina guk, ibilbideon filosofiari jarraituz, era apalago baten jokatuko dogu. Halan be, ez doguz tontorrak baztertuko, eta, Urkiolagirre ezagunaz gain, Larrano Punta ere gertu izango dogu, gura dauanarentzat eskuragarri.»

Laster atarako dogun «Ermitak bide, Durangaldea bizi» liburuaren 4. kapituluko ibilbidearen sarrera da goiko hori, maiatzaren 21eko goizean egiteko proponitzen dogunarena, hain zuzen ere.

Eguna: Maiatzak 21, zapatua / Sábado 21 de mayo

Lekua eta ordua / Hora y lugar:  8:35 Madalenako autobus geltokian. Durango / 8:35 en la parada de Madalena. Durango

Ibilbidea / Recorrido: Urkiola – Urkiolagirre – Larrano Punta – Albistei – Larringan – Tabira.

Distantzia: 15 kilometro. Igoera / Jatsiera metatua: 600 / 1200 metro. Track GPX.

MIDE: 3 3 2 3

Izen ematea / Inscripción: Maiatzak 17 eta 19, klubeko ohiko ordutegian, izen abizenak eta kontaktu modu bat emonda (telefonoa, emaila…), edota katazka@alpino-tabira.org helbidera korreo bat idatzita / 17 y 19 de mayo en el horario habitual del club, dando nombre y apellidos y una manera de contactar (tlfno, email…), o escribiendo a katazka@alpino-tabira.org.

Urkiolara lineako autobusean igon eta gero, Gaztelara joian kaltzadatik Santutxu ermitara gerturatuko gara.

Santutegiaren aurretik pasatuta, lehenengo Urkiolagirre, eta Larrano Punta gero, igongo doguz   ikuspegi ederrez gozatzeko esperantzan.

Larranoko ermitan behera, eta kontu handiarekin, Axpeko errogatibaren bidezidorretik bajatuko gara Albisteiko zabalgunera eta jarraian, Axuriko pagadi txikira.

Ibilbidea Abadiñoko auzo artean jarraituko dogu (Sagasta, Mendiola, Untzilla…), Santikurutzeko magaletik Tabirara heltzeko.

Ibilbidean zehar, igarotzen dogun ondareari buruzko azalpen txikiren bat edo beste emoteko asmoa daukagu.

Oharrak:

  • Lineako autobusean BARIK txartela onartzen da.
  • Larranotik Axurira arteko jatsiera umel egon leike eta zati batzuetan harri soltea dago. Oinetako egokiak eroan!
  • 14:30 Durangon egoteko asmoa dago.

Tras subir a Urkiola en el autobús de línea, nos acercamos, por el antiguo camino a Castilla, hasta la ermita Santutxu.

Pasando por delante del Santuario, hacemos las cimas de Urkiolagirre y Larrano Punta, con la esperanza de poder disfrutar de unas preciosas vistas.

Por la ermita de Larrano, y prestando especial atención, bajamos por el sendero de la rogativa de Axpe a la explanada de Albistei, para, acto seguido adentrarnos en el pequeño hayedo de Axuri. 

Continuamos entre barrios de Abadiño (Sagasta, Mendiola, Untzilla…), para llegar, por las faldas de Santikurutz, a Tabira.

A lo largo del recorrido, se pretende dar alguna que otra pequeña explicación del patrimonio que vamos encontrando.

Notas:

  • En el autobús de linea se admite la BARIK.
  • La bajada desde Larrano hasta Axuri puede estar húmeda y tiene tramos de piedra suelta. ¡Llevad calzado adecuado!
  • A las 14:30 se espera estar en Durango.