Alto Campoo. Neguko teknika. (Gazteak)

Martxoak 19-20

Adina: 12-17 urte bitartekoentzat

Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)

Izen-ematea: Martxoak 15, 19:00etatik 19:30era. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.

Irteera: Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 8:00etan

Egonaldia: Refugio Tres Mares (pentsio erdia)

Eraman beharrekoa

  • Mendiko bastoi bi
  • Lo-sakua
  • Arropa aldatzeko
  • Larunbat eta iganderako janaria (ogitartekoak, ea.)

Prezioa

  • 50€ bazkideak
  • 90€ bazkideak ez direnak

Larunbat goizeko zortzietan Durangotik autobusez abiatuko gara Brañavieja eski estazioa helburu. Behin hara heltzen garenean, neguko teknikak ikasten emango dugu eguna, hau da:

  • Neguan zer eraman behar dugu motxilan, zer eta nola jantzi, zelan antolatu motxila…
  • Edurretan botekin ibilten ikasi.
  • Piolet eta bastoirik gabe zelan gelditu ikasi edurtutako aldapa batetik jaustekotan…
  • Erraketak eta bastoiak erabilten ikasi.

Igandean aterpetxean gosaldu ostean martxan jarriko gara. Aurreko egunean probatu ditugun erraketak eta bastoiak hartu eta “Tres Mares” izeneko mendia igoten saiatuko gara. Mendi hori “Kornon” mendia eta eski estazioaren artean dago eta, baldintza egokiak baleude, igotzen saiatuko ginateke. Osterantzean, beste aukera batzuk ere badaude inguruan.