Zornotza – Gantzorrotz – Durango. (Z, G)

Irailak 26

Ibilbidea / Recorrido: Zornotza – Belatxikieta (661) – Gantzorrotz (779) – Marmol – Santa Luzia – Durango. Track GPX.

Distantzia: 17 km.

Desnibela: 880 m.

Guía: Ibon.

Oharra: Doakoa izan arren, aurretik izena emotea eskatzen da, datu honeekin: Izen-Abizenak / Herria / Telefono zenbakia.
Izena emoteko bide honeek erabiliko dira:
• Durangon Alpinoko lokalean: Goienkalea 9, astearte eta ostegunak, 20:00-21:00.
• Telefonoz: 94 620 31 53, ordutegi berean.
• Emailez: alpino@alpino-tabira.org

8:41 Trena hartuko dogu Durangon / 8:41 cogeremos el tren en Durango
14:30 inguruan bueltatuko gara Durangora / Sobre las 14:30 estaremos de vuelta en Durango

Zornotzako tren geltokitik atarako gara hegoalderantz hartuta AHTaren trenbidearen gainetik. Igaroko dogun lehenengo altuera Aramotz izango da, nahiz eta ez daukan aparteko berezitasunik. Hurrengo erreferentzia Lemoako “El Cabrero” deritzon parajea izango da  eta bertatik ezkerrera biratuta laster egongo gara Legarmendiko karstaren hasieran.

Orain, Belatxikietako tontorra ezkerretik inguratuz, Mugarrikoladara doazen marka zuri eta horiak (  PR-BI 83) gidatuko gaitue Legarmendin barrena, hasieran “Galdara” eta ondoren Urtemondoko  tontorra inguratuz. Pagotxuetako tontorra ezkerrean dogularik pista antzeko baten itziko gaitu  Gantzorrotzen magalean. Aukeran dogu tontorretik banatzen gaituen desnibel txikia baina era berean aparteko arreta merezi dauena egiteko, izan ere, bidezidorra ez dago bat ere argi.

PR-BI 83 ibilbide estuaren markak adi-adi jarraituz atarako gara Legarmendiko paisaia karstikotik “Marmol” harrobira bidean Askorri mendilerro txikiaren azpitik.

Hemendik aurrera Durangoko Santa Luzia auzora eta ondoren Iurretako San Andresera jaitsiko gara herrigunean amaitu aurretik.

Oharra: Eguraldia txarra eginez gero Zornotza eta Durango arteko zeharkaldia GR Mikeldi ibilbidetik egingo dogu.


Aviso: Aunque la salida sea gratuita, se pide realizar la inscripción de antemano con estos datos: Nombre y Apellidos / Localidad / Teléfono.
La inscripción se realizará por estas vías:
• En Durango, en el local del club: Goienkalea 9, martes y jueves de 20:00 a 21:00.
• Teléfono: 94 620 31 53, mismo horario.
• Email: alpino@alpino-tabira.org

Salimos en la estación del tren de Amorebieta en dirección Sur, por encima de las vías del TAV.  La primera cota del día, Aramotz (511 m), la pasamos sin apenas darnos cuenta pues no es nada característica. Como siguiente referencia tenemos “El Cabrero” y desde este punto giramos a la izquierda y enseguida enfilamos el Karts de Legarmendi. 

Ahora, bordeamos Belatxikieta (661 m) por su izquierda, siguiendo las marcas blancas y amarillas de la PR-BI 83 dirección Mugarrikolanda. Atravesamos Legarmendi por encima de “Galdara” y bordeando posteriormente Urtemondo (791 m) por su izquierda. Una pista desemboca a los pies de Gantzorrotz (779 m), al cual podremos subir opcionalmente. Nos separa de su cima un pequeño desnivel pero no por ello fácil. Necesitaremos poner atención para saber donde pisamos y hacia donde vamos, pues la senda en principio, por este lado, no existe.  

Hecha la cumbre, volvemos a nuestra PR  para seguir atentamente sus marcas y salir así del paisaje karstiko que nos rodea. Lo hacemos por “Marmol” por debajo de la arista de Askorri (812 m).

De aquí en adelante, bajamos al barrio Santa Lucia de Durango y después atravesamos san Andres de Iurreta para terminar en Durango.

Nota: Si el tiempo no acompaña, realizaremos la travesía por la GR Mikeldi.